Elorrioren Oroimeneko Torneoak finalak prest ditu

Jokatu dira Markina Xemeinen Elorrioren Oroimenezko Torneoko finalerdiak, eta uztailaren 20an jokatuko diren finalak prest daude. Lehen faseko lehen sailkatuak zuzenean sartu ziren finalean, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek jokatu behar izan dituzte finalerdiak. Neurketa hauek joan den ostiralean jokatu ziren. Gehiago irakurri

Marsol eta Gomez izan dira Xisterako mutilen Zirkuituan parte hartu duten Bartzelonako Vasconia taldeko lehen pilotariak

Xisteraren proiektua hazi eta hazi ari da, eta aurten lehen aldiz Euskal Herritik kanpoko pilotariak ikusi ahal izango dira Xistera zirkuituan. Azkeneko Batzarrean Bartzelonako Vasconia Elkartea onartu zen, eta bertako bi pilotari lehen aldiz aritu ziren larunbatean Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan jokatu zen mutilen Xistera Zirkuituko laugarren jardunaldian. Gehiago irakurri

Kalean da Erremintako uztaileko alea

Pilota erremintako pasa den hilabeteko informazio guztia bertan aurkituko duzu. Erreminta debaldeko aldizkaria da, hilabetean behin kaleratzen da, beti ere hilabetearen hasieran kaleratzen dena. Gehiago irakurri

Baldan erabakiko da dena

Donostiako Carmelo Baldan erabakiko da lehen faseko edo lehen etapako sailkapena. Emozioz beterikoa izango da, dena erabakitzeko izango baita. Larunbat honetan Gipuzkoako hiriburuan izango da Xistera Zirkuituko mutilen maila nagusiko laugarren jardunaldia, 15.30ean hasita Gehiago irakurri

Kadeteek ere ekin diote Xistera Zirkuituari

Mutilen maila guztiak jadanik lanean hasiak dira Xistera Zirkuituan. Larunbatean gazteenek, kadeteek, ekin zioten Noaingo Bidezarra pilotalekuan. Xisteraren helburua harrobia lantzea da, eta aurten kadeteek lehen aldiz izango dute euren aukera. Gehiago irakurri

Mutilen Xistera zirkuitua Noainera iritsiko da

Mutilen Xistera zirkuituak hirugarren jardunaldia izango du asteburu honetan, eta Noaingo Bidezarra pilotalekuan ospatuko dira kinielak, 16.00etatik aurrera. Gehiago irakurri

Sei mutikok ekin diote zesta puntako ikastaroari Lazkaon

Joseba Zuloagaren gidaritzapean astean hiru egunetan arituko dira, ordubetez, astearte, asteazken eta ostegunetan, eta uztailaren 18a izango dute ikastaroko azkeneko eguna. Ilusioa eta gogoa izan dira lehen egun honetako hitz nagusiak. Gehiago irakurri

Ikuskizun bikaina izan da Durangon

Xisterako mutilen zirkuituak bigarren geldialdia izan zuen Durangon, eta ikuskizun bikaina eskaini zuten bertan, eta Ezkurdin batu ziren ikusleek gozatu ederra hartu zuten. Gehiago irakurri

Xistera zirkuituak Durangon izango du bigarren geldialdia

Pasa den larunbatean abiatu zen mutilen Xisterako Zirkuitua Gasteizen, eta bigarren geldialdia asteburu honetan izango du, larunbatean, 16.00etan Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Oraingoan ere bertan arituko dira bai Lehen, Bigarren eta baita Hirugarren Mailakoak ere. Gehiago irakurri

Hormaetxea-Manci eta Eduardo-Goixerri izan dira Durangoko Euskal Jaietako txapeldunak

Amaitu da Durangoko Euskal Jaiak Torneoa eta maila nagusian Hormaetxeak eta Mancik lortu zuten garaipena, final eder eta estu baten ostean, min hartuta dagoen Antxon ordezkatu zuen Mugartegi eta Lekue 30-27 mendean hartuta. Gehiago irakurri