Hormaetxea-Manci eta Eduardo-Goixerri izan dira Durangoko Euskal Jaietako txapeldunak

  • 2019-06-18

Amaitu da Durangoko Euskal Jaiak Torneoa eta maila nagusian Hormaetxeak eta Mancik lortu zuten garaipena, final eder eta estu baten ostean, min hartuta dagoen Antxon ordezkatu zuen Mugartegi eta Lekue 30-27 mendean hartuta.

Finala polita izan zen, eta emozioz beterikoa, eta amaieran bertaratu ziren zaleek hori eskertzen jakin zuten. Bigarren mailako finalean, berriz, Eduardok eta Goixerrik 30 eta 19 hartu zituzten mendean Urrejola eta Azka. Partida honetan txapela jantzi zuen bikoteak eraman zuen neurketaren kontrola, merezitako garaipena lortuz.

Bestetik, Markina-Xemeingo Elorrioren Oroimenezkoaren lehen fasea amaitu da, eta orain finalerdien zain geratuko da. Horrela, maila nagusian, Hormaetxea eta Etxebarrieta finalera sailkatu dira zuzenean , jokatutako partidak irabazita. Finalerdia, berriz, Kosme-Mancik, Gaizka-Ibarluzearen aurka jokatu beharko dute.

Bigarren mailan, Aaron eta Atain II.a sailkatu dira finalera, jokatutako guztiak irabazita. Finalerdia, berriz, Alex-Danelek, Urrejola-Undaren aurka jokatuko dute. Azkenik, hirugarrengoan, Arakis eta Oier izan dira finalera zuzenean sailkatu direnak, eta finalerdia, berriz, Zelaia-Alainek, Eñaut-Iriondoren aurka jokatuko dute.

Finalerdiak uztailaren 5ean jokatuko dira eta finalak uztailaren 20an jokatuko dira.