Lazkaok berriro ere Zestan aritzeko aukera izango du

  • 2021-07-01

Orain bi urte hasi ziren Lazkaon, udako pilota jardunaldietan zesta punta sartzen, eta aurten berriro izango dute. Pasa den urtean ezin izan zen egin, baldintzak zirenak zirelako, gaitza tarteko baitzegoen, baina aurten egin ahal izan dute, eta berriro ere zestari ateak zabaldu dizkote.

Bots mutikok eman dute izena aurtengo jardunaldietan aritzeko, eta bertan jardungo dira uztailaren amaiera arte zesta ezagutu eta gozateko asmoarekin, Joseba Zuloagaren eta Alain Garciaren gidaritzapean.

Lazkaok ez du izan orain arte zestako elkarterik ez eta pilota elkarteak sekziorik, baina Javi Gelbentzuren gidaritzapean ari dira pauso horiek ematen. Orain bi urte abian jarri zena, iaz geratu  egin zen, baina aurten berriro itzuli da. Azkeneko hiru urtetan, gainera, zestako jaialdiak ere izan dira Xisteraren eskutik, pilotalekua ona baita jokamolde honetan aritzeko.