Gazteleku Pelota Elkartea
Andoaingo Gazteleku pelota elkartean, pilotaren hiru jokamolde ezberdin jolasten eta sustatzen dira: esku pilota, zesta punta eta pala. Gazteleku elkartearen helburu orokorrak honako hauek izango lirateke:
- Pilotako hiru jokamoldeen sustapena (esku pilota, zesta punta eta pala), bai Andoain mailan, baita Gipuzkoa mailan ere.
- Herrian, orokorrean pilota giroa indartzea.
- Gipuzkoako eta Euskadiko pilota elkarteek antolatutako lehiaketa ofizialetan parte hartzea.