Mutilen Xistera zirkuitua Noainera iritsiko da

  • 2019-06-26

Mutilen Xistera zirkuituak hirugarren jardunaldia izango du asteburu honetan, eta Noaingo Bidezarra pilotalekuan ospatuko dira kinielak, 16.00etatik aurrera.

Lehen etaparen erdia egin da, eta beste bi geratuko dira lehenengo honen finalistak ezagutu aurretik. Cabanillasen izango dira abuztuaren hasieran lehen etapa honen finalak, eta garbi dago huts gutxi egitea eta ahalik eta tanturik gehien lortzea oso garrantzitsua izango dela.

Gizonezkoen hiru mailak izango dira. Lehen eta Bigarren mailak 15era izango dituzte bina kiniela, eta oraingoan Hirugarren Mailakoek ere bi kiniela izango dituzte, baina hauek 10 tantora jokatuko dute, oraingoan.

Kadeteak martxan jartzen dira Noainen

Noainen mutilen kadete mailako zirkuituari ere hasiera emango zaio. Larunbat honetan, 11.00etatik aurrera Noaingo Bidezarra pilotalekuan bertan. Gaztetxo hauek bi kiniela jokatuko dituzte, 15 tantora.