Sei mutikok ekin diote zesta puntako ikastaroari Lazkaon

  • 2019-06-25

Joseba Zuloagaren gidaritzapean astean hiru egunetan arituko dira, ordubetez, astearte, asteazken eta ostegunetan, eta uztailaren 18a izango dute ikastaroko azkeneko eguna. Ilusioa eta gogoa izan dira lehen egun honetako hitz nagusiak.

Pasa den abenduaren amaieran zesta puntako jaialdi bat antolatu zen Lazkaon, eta ondorengo ate irekietan izan zen arrakasta ikusita, orain beste urrats bat eman dute, eta oraingoan ere ez da erantzun txarra izan.