Nesken zirkuitoa aurrera darrai

  • 2018-09-26

Igandean Donibane Lohizunen nesken Zirkuitoko bi partida jokatu ziren, bata goizean, eta bestea arratsaldean. Bietan, gainera, lehenengo gaztetxoen bi kiniela ere jokatu ziren, eta emakumezkoetan ere etorkizuna ere badagoela erakutsi zuten.

Ortiz de Mendibil – Hirigoien 0 / Aldazabal – Arriola 2 / (12-15 eta 2-15)

Aurrelariek izan zuten erabateko protagonismoa partida honetan. Boladaka joan zen, bakoitzak sakea zuenean min egin baitzuen. Urdinak 0-6 jarri ziren aurretik, baina ondoren gipuzkoarrak eta lapurtarrak partida 8-8 eta 9-8 jartzea ere lortu zuten, baina gero berriro ere urdinen erasoa etorri zen, eta lehen puntua eskuratu zuten. 0-6, 2-6, 2-7, 6-7, 6-8, 8-8, 9-8, 9-9, 9-12, 10-12, 10-14, 12-14 eta 12 15.

Bigaren jokoan ez zen kolorerik egon. Lehen tantoa gorriek egin zuten, baina hortik aurrera Aldazabalek eta Arriolak agindu zuten, aurkariei inongo aukerarik eman gabe. 1-0, 1-1, 1-3, 2-3 eta 2-15.

Jauregi – Lizardi 2 / Cariteau – Hirigoien 0 / (15-8 eta 15-6)

Jauregik eta Lizardik lehen jokoaren erdirarte pasatu zituzten estualdiak, ordurarte estutu baitzituzten lapurtarrek, baina hortik aurrera nagusitu egin ziren kantxan, lehen puntua lortuz. 1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 5-2, 5-4, 6-4, 7-4, 7-6, 9-6, 9-7, 9-8 eta 15-8.

Bigarren jokoan emozioa laugarren tantorarte izan zen. Urdinak indartsu abiatu ziren eta 3-0 aurretik jartzea lortu zuten, baina gero horri buelta eman zien gorriek, eta neurketa erabat kontrolpean izan zuten. 0-3, 2-3, 2-4, 4-4, 8-4, 8-5, 14-5, 14-6 eta 15-6.

Irudi bilduma ikusi