Goixerrik eta Andonegik lortu dute Interjaiko finala jokatzeko txartela

  • 2018-09-24

Finalerdia

Goixerri – Andonegi 25 / Retolaza – Uriel 13 / Bailo – Manci 13

Goixerrik eta Andonegik lortu zuten urriaren 6an Antxonen eta Ibarluzearen aurka Xisterako Interjaiko txapelketako finala jokatzeko txartela. Hiru bikote lehiatu ziren eta 25 tantora jokatu zuten kiniela.

Goixerri eta Andonegi nagusi izan ziren ia hastapenetik. Atzean Andonegik sekulako neurketa egin zuen, beste bi atzelariak mendean izan baitzituen, eta aurrean Goixerrik ez zuen barkatu, tantoak bikain amaituz. Aurrelari mutrikuarrak kinielaren erdialdera orkatilan bihurritu bat izan zuen, baina hala ere berea ederki egin zuen. Bailo eta Manci izan ziren hasieran irabazleei eusten saiatu zirenak, Retolaza eta Uriel atzera geratu baitziren eta amaieran bikote mutrikuarrak lortu zuen helburua.

Donibane Lohizuneko Campos Berri Jai Alai pilotalekuak sarrera bikaina zian zuen, 500 ikusle inguru bertaratu baitziren.

5. eta 6. postua

Etcheberry – Zugaitz 2 / Mandiola – Toucoullet 1 (7-13, 13-7 eta 5-4)

Lehen jokoa Iturrino eta Suso ordezkatu zituzten Mandiolak eta Tocoulletek irabazi zuten. Azkar jarri ziren markagailuan aurretik, eta zuloa ere laister egin zuten eta partidaren kudeaketa ona egin zuten, lehen puntua lortuz. 1-0, 1-1, 1-2, 2-2, 2-5, 3-5, 3-7, 5-7, 5-11, 6-11, 7-11 eta 7-13.

Bigarren jokoan emaitza errepikatu egin zen, baina alderantziz. Eta oraingoan gorriak izan ziren nagusi. 5-5 egon ziren berdinduta, baina hortik aurrera bikote lapurtarrak sekulako abiada hartu zuen, puntua lortu eta kitarakoa behartzeko. 2-0, 2-2, 3-2, 3-3, 3-4, 4-4, 5-4, 5-5, 7-5, 7-6, 8-6, 8-7 eta 13-7.

Hirugarren jokoan emozioa izan zen. Gorriek eraman zuten partidaren ardura, baina urdinak launa berdintzeko gai izan ziren, nahiz eta puntu erabakiorra ere amaieran Etcheberryk eta Zugaitzek lortu zuten. 1-0, 1-1, 3-1, 3-3, 4-3, 4-4 eta 5-4.

Irudi bilduma ikusi