Xisterak ekintzaz beteriko asteburua izango du

Xisterako pilotari guztiak izango dira martxan asteburu honetan, ekintzaz beterik etorriko baita azaroaren lehen asteburu hau. Gehiago irakurri

Interjaiko sailkapeneko burua ikaragarri estutu da

Antxon eta A.Elkorobarrutia ziren sailkapeneko, buru orain arte partida guztiak irabazita, baina orain harrapatu egin dituzte Lalook eta Mancik, irabazi egin baitzieten. Aaronek eta Zugaitzek ere finalerdietan izateko pausoa eman dute, eta Zuloagak eta Urielek aukera asko galdu dituzte. Gehiago irakurri

Durangon izango da Interjairen hurrengo geldialdia

Xisterako Interjai Txapelketa azken txanpara sartzen ari da, eta Durangon izango da hurrengo geldialdia. Igandean, 18.00etatik aurrera bi neurketa jokatuko dira Ezkurdi pilotalekuan. Gehiago irakurri

Mutilen Xistera Zirkuituko sailkapena estutzen ari da

Mutilen Xistera Zirkuituko hirugarren faseko bigarren jardunaldia jokatu zen Donibane Garaziko Biltokia pilotalekuan, eta kiniela dotoreak ikusteaz gain, sailkapeneko burua estutzen ari dela ikusi ahal izan zen. Gehiago irakurri

Mutilen Xistera zirkuitua Donibane Garazira eta Munitibarrera iritsiko da

Mutilen Xistera zirkuituak bi saio izango ditu asteburu honetan. Gehiago irakurri

Antxonek eta Aitor Elkorobarrutiak finalerako bidea hartu dute

Interjai Txapelketaren erdia pasatu da, eta ligaska amaitzeko bi jardunaldi besterik ez dira geratzen. Honen ondorioz, Antxon eta Aitor Elkorobarrutia dira protagonista nagusiak, sailkapeneko buruan bakar bakarrik geratu dira, finalera zuzenean sailkatzeko bidea hartuz. Gehiago irakurri

Interjai Txapelketa iritsi da erdi lanetara

Xisterako Interjai Txapelketa iritsi da erdi lanetara, eta hirugarren jardunaldia ospatuko du ostiral honetan 19.00etatik aurrera Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan. Gehiago irakurri

Nesken Topaketan geroz eta maila handiagoa nabarmentzen da

Nesken Xisterako Topaketak Donibane Lohizunen izan ziren, Ravel pilotalekuan, eta berriro ere agerian geratu zen emakumezkoek gorakada handia eman dutela, eta hori jardunaldiz jardunaldi nabarmendu daiteke, eta Donibane Lohizunera hurbildu zen jendeak gozatu ederra hartu zuen. Gehiago irakurri

Gozatzeko jaialdia izan da Lazkaon

Larunbatean bertan Lazkaon ere jaialdia izan zen, eta gozatzeko horietakoa izan zen, gainera. Hasteko, Mutilen Xisterako Kadeteen Zirkuituko kinielak jokatu ziren. Bi izan ziren 15era, eta aurrenekoa Dottax-Uretak irabazi zuten, eta bigarren Rodriguez-Laquidain sailkatu ziren 14rekin. Bigarren kinielan, berriz, Agirre eta Pagoaga izan ziren onenak. Bigarren, Garcia eta Ibar sailkatu ziren. Gehiago irakurri

Joku bikaina ikusi ahal izan da Interjaiko bigarren jardunaldian

Joku bikaina izan zen Interjaiko bigarren jardunaldiko protagonista nagusia, jokatutako hiru partidetan dagoen maila handia agerian geratu baitzen. Gehiago irakurri