Durangon izango da Interjairen hurrengo geldialdia

  • 2019-10-23

Xisterako Interjai Txapelketa azken txanpara sartzen ari da, eta Durangon izango da hurrengo geldialdia. Igandean, 18.00etatik aurrera bi neurketa jokatuko dira Ezkurdi pilotalekuan.

Lehen partidan, Zuloaga eta Uriel, Aaronen eta Urangaren aurka arituko dira. Azken honek min hartuta dagoen Zugaitz ordezkatuko du. Bi bikoteentzat da partida garrantzitsua, bakoitzak orain arte partida bakarra baitauka irabazita. Finalerdietara sailkatzeko puntuak oso garrantzitsuak izango dira.

Ondoren, Laloo eta Manci, Antxonen eta A. Elkorobarrutiaren aurka arituko dira. Azkeneko bikote hau da liderra, jokatutako partida guztiak irabazita, eta Durangon garaipena eskuratuko balute, zuzenena finalean sartzeko txartela oso gertu izango lukete. Laloo eta Manci behetik gora datoz. Aurreneko partida galdu zuten, baina ondorengoak irabazi dituzte, eta gorako bide horretan liderrak mendean hartu eta sailkapeneko buru hori estutu nahi dute.

Durango, Urriak 27, 18:00etan

  1. Zuloaga – Uriel / Aaron – Uranga
  2. Laloo – Manci / Antxon – A. Elkorobarrutia

Neskak ere Durangon arituko dira

Nesken Xisterako Topaketen saio berri bat, laugarrena, jokatuko da larunbat honetan Durangoko Ezkurdi pilotalekuan, 16.00etan hasita. Oraingoan ere adin ezberdinetakoak batuko dira, eta bertan kinielak jokatuko dira, eta baita partidak ere, era tradizionalean, eta baita jokoetara ere.