Xisterak ekintzaz beteriko asteburua izango du

  • 2019-10-30

Xisterako pilotari guztiak izango dira martxan asteburu honetan, ekintzaz beterik etorriko baita azaroaren lehen asteburu hau.

Hasi, Berriatuan egingo da ostiralean, 11.00etatik aurrera Mutilen Kadeteen Zirkuituko kinielak jokatuko baitira. 15 tantora jokatuko diren bi kiniela jokatuko dira. Arratsaldean, berriz, 16.00etatik aurrera, Mutilen Zirkuituko kinielak jokatuko dira. Berriatuan, bertan. Lehen Mailakoek eta Bigarren Mailakoek bina kiniela jokatuko dituzte 15 tantora, eta Hirugarren Mailakoek, berriz, hiru kiniela jokatuko dituzte 10 tantora.

Larunbatean Bizkaia utzi eta Biarnora  egingo du Xisterak bisita, bertako hiriburuan, Pauen, 17.00etatik aurrera jokatuko baita Interjai Txapelketako jardunaldia. Lehen partidan, Laloo eta Manci, Gaizkaren eta Mikel Elkorobarrutiaren aurka arituko dira. Lehen bikotea, hiru partida irabazi eta bat galduta dator, eta bigarrena, berriz, orain artekoak galduta.

Bigarren partidan, berriz, Etcheberry eta Ibarluzea, Aaronen eta Zugaitzen aurka lehiatuko dira. Bi bikoteek dituzte finalerdietan sartzeko aukerak, eta Etcheberryk eta Ibarluzeak baita zuzenean finalean sartzeko ere.

Asteburu luzea Gipuzkoan amaituko da, 10.00etatik aurrera Beotibar pilotalekuan Nesken Topaketako jardunaldia izango baita. Orain arte bezala, kinielak eta partidak era tradizionalean eta jokoetara izango dira.