Laloo eta Mancik Interjaiko finalerako txartela lortu dute

  • 2019-11-04

Interjai Txapelketako lehen fasea datorren ostiralean Berriatuan amaituko da, eta jadanik ezagutzen da finalera zuzenean sailkatuko den bikotea, izan ere larunbatean Pauen Lalook eta Mancik lortu baitzuten txartela. Ondorioz, Antxon-A.Elkorobarrutia eta Aaron-Zugaitz finalerdietarako sailkatuta daude, eta finalaren atariko horretarako sartzeko txartel bat falta da, eta hori ostiralean erabakiko da. Zuloaga-Urielen eta Etcheberry-Ibarluzearen artean egongo da, eta biek elkarren aurka jokatzen dute gainera.

Laloo- Manci 2 / Gaizka – M.Elkorobarrutia 1 (15-12, 13-15 eta 5-2)

Lehen jokoan berdeak bikain hasi ziren 0-6 aurretik jarriz, bazirudien jokoa kontrolpean zutela, baina Laloo eta Manci erreakzionatzen hasi ziren, neurketa 9na berdintzeko. Hortik aurrera Laloo eta Manci markagailuan aurreratu egin ziren, lehen puntua lortuz. 0-6, 4-6, 3-7, 3-8, 6-8, 6-9, 9-9, 11-9, 11-10, 13-10, 13-12 eta 15-12.

Bigarren jokoan ere markagailuaren agintea berdeek eraman zuten, ez zuten izan lehenengoan izan zuten sei tantoetako alderik, baina oraingoan kudeaketa hobea egin zuten, eta partida berdintzea lortu zuten. 0-1, 1-1, 1-3, 2-3, 2-5, 3-5, 3-6, 4-6, 4-10, 6-10, 6-12, 9-12, 9-14, 13-14 eta 13-15.

Kitarakoan Laloo eta Manci oso azkar jarri ziren 4-0, eta horrekin neurketa kontrolpean edukiz, eta azkenean finalean izateko txartela lortuz. 4-0, 4-2 eta 5-2.

Etcheberry – Ibarluzea 1 / Aaron – Zugaitz 2 (7-15, 15-10 eta 1-5)

Aaronek eta Zugaitzek lehen jokoa aidean irabazi zuten. Jokoan agintzea lortu zuten, eta gainera Etcheberrryri ez zitzaion ezer ere atera. Nahiz eta gorriak irabazten hasi ziren, gero berdeek oso azkar egin zuten ihes, garaipen erosoa lortzeko. 1-0, 1-1, 1-4, 2-4, 2-5, 3-5, 3-8, 4-8, 4-11, 5-11, 5-12, 6-12, 6-13, 7-13 eta 7-15.

Bigarren jokoan gauzak aldatu egin ziren. Askoz ere hobeto hasi ziren gorriak, Etcheberry lasaitu zen, eta bere maila ematen hasi zen. Ibarluzeak atzean agindu egin zuen, eta lehen tantotik eraman zuten jokoaren agintea, partida berdinduz. 4-0, 4-2, 6-2, 6-4, 10-4, 10-5, 11-5, 11-6, 12-6, 12-8, 13-8, 13-10 eta 15-10.

Kitarakoa berdinduta hasi zen, baina berriro ere berdeek ihes egin zuten, eta horrelako joko laburretan horiek erabakiorrak izaten dira. 0-1, 1-1, eta 1-5.

Emaitzak ikusi Argazki bilduma ikusi

Emozioz beteriko partidak izan ziren Nesken Topaketetan

Emozioz beteriko neurketak izan ziren Tolosan jokatu zen Nesken Topaketetan. Bi kiniela jokatu ziren, eta aurrenekoa Aldalur-Gogenolak irabazi zuten, eta bigarrena, berriz, Robles-Moralesek. Era tradizionaleko partidan, Goikoetxea-Morenok Elezgarai-Floresi irabazi zien. Ondoren etorri ziren jokoetako partidak, eta neurketa bikainak ikusi ahal izan ziren.

Aurreneko neurketa Carla-Bereziartuak irabazi zuten 2-0 Gisela-Arairen aurka, 15-10 eta 15-13, partida bikain baten ostean. Bigarrena ere ez zen okerragoa izan, eta kitarakoa ere jokatu behar izan zuten, bertan Gisela eta Mariona izan ziren garaile, Merinoren eta Arairen aurka, 1-2 (15-14, 14-15 eta 1-5). Azkeneko norgehiagoka ere oso ona izan zen, eta honek ere kitarakoa behar izan zuen. Bertan, Carla eta Raquel atera ziren irabazle Jauregiren eta Bereziartuaren aurka 2-1 (14-15, 15-13 eta 5-3).

Argazki bilduma ikusi