Antxonek eta Aitor Elkorobarrutiak finalerako bidea hartu dute

  • 2019-10-14

Interjai Txapelketaren erdia pasatu da, eta ligaska amaitzeko bi jardunaldi besterik ez dira geratzen. Honen ondorioz, Antxon eta Aitor Elkorobarrutia dira protagonista nagusiak, sailkapeneko buruan bakar bakarrik geratu dira, finalera zuzenean sailkatzeko bidea hartuz. Min hartuta egon ostean, Aitor Elkorobarrutiak lehen aldiz jokatu zuen Interjain, eta Markina-Xemeingo atzelariak lan bikaina egin zuen.

Antxon – A.Elkorobarrutia 2 / Etcheberry – Ibarluzea 0 (15-10 eta 15-9)

Antxon eta Elkorobarrutiak ongi, nagusituz irabazi zuten partida. Lehen jokoan azkar egin zuten ihes, 9-2 jarriz. Bazirudien jokoa azkar amaituko zela, baina urdinek pilota atzean jartzen hasi ziren, Antxoni aukerarik eman gabe, eta horri esker 10-8 jartzea ere lortu zuten Etcheberryk eta Ibarluzeak, baina hortik aurrera berriro ere gorriek hartu zuten aginte makila, lehen puntua eskuratuz. 6-0, 6-1, 7-1, 7-2, 9-2, 9-6, 10-6, 10-8, 11-8, 11-9, 13-9, 13-10 eta 15-10.

Bigarren jokoan Antxon eta A. Elkorobarrutia erabat nagusitu ziren. Hasieratik bukaerara eraman zuten neurketa kontrolpean. Azkar jarri ziren 6-1 markagailuan, eta hortik aurrera jokoa ongi kudeatu zuten gorriek, partida irabazi eta sailkapeneko buruan bakar-bakarrik jartzeko. 0-1, 1-1, 6-1, 6-2, 6-4, 9-4, 9-5, 11-5, 11-7, 12-7, 12-8, 14-8, 14-9 eta 15-9.

Zuloaga – Uriel 2 / Gaizka – M.Elkorobarrutia 1 (10-15, 15-14 eta 5-1)

Orain arte bi jardunaldiak galdutako bikoteak ziren hauek, eta biek zuten asko jokoan, gutxienez finalerdietan sartzeko irabazi beharra baitzeukaten, bi bikoteek. Partida oso ona izan zen, tanto on askorekin. Lehen jokoan urdinak izan ziren aurretik jarri zirenak. Gaizka eta Elkorobarrutia binako berdinketatik aurrera markagailuan aurre hartu zuten. Eta hortik aurrera abantaila gehitzen joan ziren, eta aldearekin jokatze horrek ematen duen indarrarekin, ederki kudeatu zuten joko hau, lehen puntua lortzeko.1-0, 1-1, 1-2, 2-2, 4-2, 4-3, 4-4, 4-9, 5-9, 5-10, 7-10, 8-11, 8-12, 9-12, 9-14, 10-14 eta 10-15.

Bigarrengoa edozeinek irabazteko modukoa izan zen. Markagailua beti oso parekatua joan zen, baina azken txanpara Zuloaga eta Uriel hobeto sartu ziren, baina ezin izan ziren lasaitu azkeneko tantoa egin arte. 3-0, 3-3, 3-4, 4-4, 5-4, 5-5, 5-6, 6-6, 6-8. 8-8, 9-8, 9-9, 12-9, 12-11, 13-11, 13-13, 14-13, 14-14 eta 15-14.

Kitarakoan Zuloaga eta Uriel jaun eta jabe izan ziren. 4-0 aurreratu ziren instant batean, eta horrek aurkariak erreakziorik gabe utzi zituen, garaipena erdietsiz. 4-0, 4-1 eta 5-1.

Aaron – Zugaitz 1 / Laloo – Manci 2 (12-15, 15-11 eta 1-5)

Bi bikote hauek jardunaldi bat irabazi eta bestea galduta iritsi ziren, eta azkenean Laloo eta Manci izan ziren irabazleak, gora begira jarriz. Aurrenekoan, berdintasuna izan zen hamaikanako berdinketara arte, nahiz eta gehienean urdunak aurretik izan ziren, eta azkenean jakin izan zuten jokoa amaitu eta lehen puntua batzen. 1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 4-2, 4-4, 4-7, 5-7, 5-8, 6-8, 6-9, 9-9, 10-9, 10-10, 10-11, 11-11, 11-14, 12-14 eta 12-15.

Bigarren jokoa ere tankerakoa izan zen, berdintasun handiarekin, bai jokoan eta baita markagailuan ere. 10nako berdinketaren ostean gorriak izan ziren oraingoan ihes egin zutenak, kitarakoa behartuz. 0-1, 1-4, 3-4, 3-5, 3-6, 6-6, 6-7, 7-7, 8-7, 8-8, 9-8, 9-9, 9-10, 10-10, 12-10, 13-10, 13-11, 14-11 eta 15-11.

Kitarakoan ez zen kolorerik izan. Urdinak jaun eta jabe izan ziren, partida ongi eta azkar amaituz. 0-2, 1-2, eta 1-5.

Emaitzak ikusi Argazki bilduma ikusi