Mutilen Xistera zirkuitua Donibane Garazira eta Munitibarrera iritsiko da

  • 2019-10-16

Mutilen Xistera zirkuituak bi saio izango ditu asteburu honetan.

Larunbatean 16.00etatik aurrera Donibane Garazin izango da saioa, eta bertan hiru maila nagusikoak arituko dira, hirugarren faseko bigarren jardunaldia (10. jardunaldia denera) jokatuz. Bigarren Mailakoak hasiko dira lanean, eta ondoren Lehen Mailakoak izango dira. Bi maila hauetan bina kiniela jokatuko dira 15era, eta ondoren Hirugarren Mailakoak kantxaratuko dira, 10 tantora bi kiniela jokatzeko.

Igandean Munitibarren izango da Kadeteen saioa, beraien bosgarrena, 11.00etatik aurrera jokatuko dena. Guztira bi kiniela jokatuko dira, eta bakoitza 15 tantora izango da.