Xisterako Kanpusa hasteko dena prest

  • 2019-09-25

Larunbatean eta Igandean ospatuko da Xisterako II. kanpusa. Urnietan batuko dira Bake Leku egoitzan larunbatean 10.00etan, eta neskato eta mutikoek hainbat ekitaldi egingo dituzte. Larunbatean elkar ongi ezagutu eta bazkaldu ostean, teknifikazioko txanda izango da, eta Tolosako Uzturpe, Amasa, Andoain eta Belauntzako pilotalekuetan banatuko dira, euren jarduera egiteko. Horren ostean, Goikotexea pilotari profesionalaren hitzaldia eta solasaldia izango dute.

Igandean, Tolosako Beotibarren arituko dira eta kinielak jokatuko dituzte 11.00etatik 13.00etara, eta horren ostean emango zaio amaiera aurtengo edizioari. Bertan 80 ume pasa batuko dira eta Euskal Herri osotik etorritakoak izango dira.

Xistera Elkarteak harrobia zaintzen jarraitzen du, eta zestarekin gozatzeaz gain, umeek elkar ezagutzeko aukera izango dute, eta denak batera, zesta aitzakitzat hartuta, asteburu bikain bat pasatzeko aukera izango dute.

Gainera, zesta puntako irakaskuntzako liburua klubei aurkezteko ere erabiliko da larunbat goiza.

Campus-ari buruzko informazio gehiago

Hirugarren fasearen hasiera

Larunbat honetan, bestetik, hasiko da Mutilen Xistera Zirkuituko hirugarren fasea, eta lehen jardunaldia Biarritzen izango da 16.00etatik aurrera. Bertan lehen Bigaren eta Hirugarren Mailetako pilotariak izango dira eta maila bakoitzean bina kiniela jokatuko dituzte. 15era izango dira lehen bi mailetan, eta Hirugarren Mailan, berriz, 10era.