Leartiker enpresak eta Xisterak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

  • 2019-09-27

Leartiker enpresak eta Xisterak elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten atzo, Leartikerren egoitzan, Markina-Xemeinen.

Bertan izan ziren Jose Javier Egurrola, Leartikerreko Polimeroen Teknologiako Zuzendaria, eta Aitor Txurruka, Xisterako Presidenteordea.

Akordio horrek, zestarako material berriak garatu eta ikertzeko balioko du, eta horretarako lan talde bat sortuko da, bai materiala sortu, probatu eta merkatura ateratzeko.