Cabanillaseko eta Vasconiako pilotariak izan dira Xisterako Nesken Topaketetako bigarren jardunaldiko berrikuntzak

  • 2019-09-23

Cabanillaseko eta Vasconiako neskak izan dira Emakumezkoen Xisterako Topaketetako bigarren jardunaldiko protagonistak, Markina-Xemeinen jokatu zen lehen jardunaldian ez baitziren izan.

Larunbatean eta igandean ospatu ziren saioak, eta kinielak eta partidak jokatu zituzten, neurketak bai era tradizionalean, eta baita jokoetara ere.

Larunbatean kiniela bakarra jokatu zen, eta bera Goikoetxeak eta Carcavillak osatutako bikoteak irabazi zuen. Ondoren iritsi zen partiden tenorea. Aldalur-Etxaburuk 15-6 irabazi zien Otaño-Elezgarairi; Robles-Nicolasek 15-6 Idoeta-Fuentesi; Gogenola-Mugartegik 5-15 Idoeta-Watkinsi, Raquel-Aldazabalek 11-15 Berta-Arakistaini eta Gisela-Laurak 4-15 Isa-Marinari.

Ondoren etorri ziren jokoetako partidak. Aurrenekoan, Ortiz de Mendibil-Bereziartuak 2-1 hartu zituzten mendean Carla-Arai (13-15, 15-10 eta 5-3).  Bigarren partida, berriz, Arakistain-Calvok eraman zuten Merino-Raquelen aurka 2-0 (15-10 eta 15-7). Azkenekoa, Ortiz de Mendibil-Lizardik irabazi zuten 2-0 Casandra-Marionaren aurka (15-7 eta 15-6).

Larunbatean bezalaxe, igandean ere giro ederrean jokatu zen jardunaldia, eta ikusleen erantzun oso onarekin. Hemen ere kinielak eta partidak jokatu ziren, baina kasu honetan neurketak jokoetara bakarrik izan ziren.

Kinielak izan ziren gehienak igandeko saioan. Aurrenekoa, Goikoetxea-Alejandrak irabazi zuten; bigarrena Nicolas-Fuentesek eta hirugarrena Gisela-Lizardik irabazi zuten.

Ondoren etorri zen partiden txanda. Carla-Marionak lehen partida 0-2 irabazi zien Gisela-Arairi (12-15 eta 13-15). Bigarrena eta azkena, berriz, Aldazabal-Raquelek 0-2 Casandra-Lizardiri (9-15 eta 11-15).

Argazki bilduma ikusi