Xistera Zirkuitua Mexikoko hainbat estatutan ikusiko da Canal 10 bitartez

  • 2016-09-12
  • Mutrikuko finalerdian parte hartu duten pilotari batzuk

Ibon Urreisti akordioa “oso garrantzitsua” dela dio eta “denok oso ilusionatuta gaude”lead]

Xistera Zirkuitua Mexikora helduko da herrialde honetako Canal 10-ekin lortutako akordioari esker, horrela, aipatutako kateak telebistaz emango du urte bukaera arte zesta puntako kluben klubak antolatuko dituen jaialdi guztiak, Cabanillasen ospatutakoarekin hasiz. Izan ere, abuztuan bertan Xisterako presidentea Ibon Urreisti eta Mexikako telebistako kateko produktorea eta ordezkari legala den Javier Eguia Beristain bildu eta akordioa adostu dute.

Bi agintariak izandako elkarrizketan Patxi Jauregi Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako presidentea ere egon zen eta orduan adostu zuten Xisterak egingo dituen Zesta Puntako saioak Canal 10k telebistaz emitituko dituela Mexikoko hego-mendebaldeko estatuetan. Horretaz gain, Canal 10k ere saio bat egingo du partidak eta jaialdiak diferituan jarraitzeko eta horregatik, Ipar-Amerikako herrialde honetan bizi diren pilotari profesionak ohi batzuekin harremanetan dago, gonbidatuak izango direlako saioa euren komentarioak, iritziak eta historiekin aberasteko.

Gauzak hala, Cabanillasekoaz aparte, Mexikoko hego-mendebaldean Donibane Lohizune, Mutriku, Noain, Tolosa eta urte bukaeran oraindik erabakitzeke dagoen leku batean jokatuko den Zirkuituko finalak izango dira ikusgai Canal 10 bitartez. Hala ere, egutegian beste txapelketa baten-bat sartzeko ere aukera egon litezke.
Albiste honek garrantzi handia du zesta puntarentzat eta Ibon Urreisti Xisterako presidentea dionez, akordioa “oso garrantzitsua da eta ilusioz beterik gaude denok, bai zuzendariak, baita txapelketa guztietan oso motibatuta aritu diren pilotariak eta zesta punta munduan gaudenok ere”.

Atlantikoko beste aldean partidak telebistaz emateko aukera izateaz gain, hitzarmen honekin “Amerikan gu jarraitzen gaituztela, bai Iparralden, baita Hegoalden ere, eta, gure zirkuituari esker, modalitate hau berriro mugitzen ari dela”, nabaritzen da

Mexikotik azaltzen dutenez, itunaren barruan “2016ko abenduaren 31 arte probaldia egin eta tarte horretan publikoaren interesa eta harrera aztertuko dugu”. Zentzu honetan, “Mexikon pilotari eta afizionatu asko daude, herrialde honetan nazioartean garrantzi handiagoa izan duen modalitateak, zesta puntak, historia handia dauka eta, hori dela eta, audientziaren aldetik programak harrera ona izatea espero dugu”. Bestalde, saio honekin, Canal 10k “kirola eta lagunak diren bi herrialdea hauen arteko lotura kulturalak indartzearen aldeko apostu sendoa egiten dugula” diote. Horretaz gain, “Xisterak gazteekin egiten duen lana” goraipatzen eta hau “lehen urrats bat izan daiteke eta etorkizunean beste asko heldu daitezke”.

Gogora dezagun gaur egun txapelketa guztietako finalak streaming bidez jarraitzeko aukera dagoela www.xistera.eus web orria eta Facebook eta Twitterren dauzkan profilen bitartez. Era berean, aipatutako partidak Youtuben sartzen dira, nahi duenak nahi-eran ikus ditzan.

Ildo horrekin jarraituz, esan behar da jaialdiak ETB-4n ere emango direla, normalean larunbatetan, goizeko 11:00etan. Horrek erakusten du Xisterak ikus-entzunezko produkzioaren aldeko apostua egiten duela, festibalak hartzen dituen herriei buruzko erreportajeak ere prestatuz.