Cosme-Del Río, berriro elkarrekin, eta berriro finalean

  • 2016-09-11
  • Cosme-Del Río, antes de disputar la semifinal de Mutriku

Finalerdia irabazi dute leporaino bete egin zen Miruaitz frontoian eta larunbatean Bailo-Antón Gandiagaren kontra arituko dira tituluaren bila

Durangoko Euskal Astea Torneoan elkarrekin aritu eta txapeldunordea atera ziren Cosme Agirrek eta Julen Del Ríok bikotea osatu dute berriro eta beste final bat jokatuko dute hurrengo larunbatean, hilaren 17an, 22:00etatik aurrera. Izan ere, gipuzkoarra eta arabarra gaur bertan leporaino bete egin zen Miruaitz frontoian ospatutako finalerdian nagusitu dira eta bigarren postuan Bailo eta Antón Gandiaga geratu ziren.

Kiniela oso orekatua izan zen, bosgarren tantorako, bigarren posiziorako lau taldek baitzeuden berdinduta (Iriondo-Maja, Gamarra-Asier Antón, Etcheberry-Andonegi eta Antxón-Alberro). Orduan, Cosme-Del Río lidertzan zeuden, bi puntu gehiagorekin.

Une horretan, Noain eta Markinako klubetako Bailok eta Antón Gandiagak bere onena eman eta agintea hartu zuten, bost tantoko takada bati esker,10. tantora ailegatuz

Hala ere, Cosme zumaiarrak eta Del Río gasteiztarrak ez zuten finalerako txartela ihes egiten utzi eta, 8. tantotik, 13.-ra zuzen-zuzenean joan ondoren, garaipena erdietsi zuten publikoaren gozamenerako tanto polit asko izan zituen kiniela batean.

Gazte mailako finalerdia

Gazte mailan, Donibane Lohizuneko Luzean klubeko Jon Bidondok eta Mikel Mancisidor etxeko pilotariak irabazi zuten, horrela Mutrikuko jendeari poztasuna emanez. Haien atzetik Markinako Iker Ibarluzea eta Luzeango Theo Laborde geratu ziren, beraz, azken honek bere bigarren final jarraian jokatuko du, pasaden astean Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoian jokatutakoaren ostean.

Kinielen emaitza guztiak:
Nagusiak:

1 – Iriondo-Maja 10 puntu
2 – Gamarra-Asier Antón 6 puntu
3 – I. Etcheberry-Andonegi 6 puntu
4 – Cosme Agirre-Del Río 15 puntu – IRABAZLEAK – FINALISTAK
5 – X. Urrutxua-Ion Ibarluzea 1 puntu
6 – Bailo-Antón Gandiaga 12 puntu – 2. SAILKATUAK – FINALISTAK
7 – Antxon-Alberro 10 puntu
8 – P. Sallaberry-Elkoro 6 puntu

Gazteak:
1 – A. Urrutxua-Jon Ruiz 7 puntu
2 – Lertxundi-Muñagorri 8 puntu
3 – Goixerri-Aguas 11 puntu
4 – J. Bidondo Vidal-M. Mancisidor 15 puntu – IRABAZLEAK – FINALISTAK
5 – Gotzon Mandiola-Txomin 6 puntu
6 – A. Mancisidor-Arrizabalaga 2 puntu
7 – Iker Ibarluzea-Theo Laborde 13 puntu – 2. SAILKATUAK – FINALISTAK
8 – A. Ibáñez-Iban Bidondo 4 puntu