Narbartek errebantxa hartu nahi du Antxonen kontra Donibane Lohizunen

  • 2016-09-01
  • Zesta Punta jaialdia Donibane Lohizunen Xistera zirkuitoko finalekin

Elkarren kontra aritu ziren Markinan, eta bihar titulua bilatuko dute jaialdi solidario batean

Jagoba Narbartek errebantxa bilatuko duAntxon Alberdiren kontra bihar Donibane Lohizunen jokatuko den Xistera Zirkuituko txapelketako finalean. Bertan, fibrosi kistikoaren aurka borrokatzeko dirua batuko da. Aipatutako bi puntistak nor baino nor aritu ziren uztaileko 9an Markinan ospatutako finalean eta orduan Etxebarrikoa atera zen garaile, beraz, gipuzkoarrak bizkaitarraren hirugarren titulua sahiestu nahiko du Campos Berri frontoian (20:30retatik aurrera).

Nagusi mailako lehia erabakigarri honetan, Jagobak Maja etxeko pilotaria izango du atzean eta hau ere garaipena lortzen saiatuko da, bere publikoaren bultzada aprobetxatuz. Biek pasa den larunbateko finalerdiko kiniela irabazi zuten, orduan Antxonek eta eskarmentu handiko atzelaria den Edu Suso arabarrak baino bi puntu gehiago eskuratu zituzten eta.

Festibala gazte mailako finalarekin irekiko da eta bertan Donibane Lohizuneko Luzean klubeko beste ordezkari bat egongo da, Theo Laborde, hain justu. Bere laguna Tolosako Beotibarreko Alex Ibáñez izango da eta elkarrekin bizkaitar eta gipuzkoar batek osatzen duten bikote baten aurka arituko dira, Unax Vidal berriatuarrak Mikel Mancisidor mutrikuarrarekin batera jokatuko baitu eta hauek orain dela bost egun ospatutako finalerdian nagusitu ziren.

Sarrerak bost eurokoak izango dira, baina 15 urte azpikoek ez dute ordainduko Lapurdiko kantxa honetan ikusgai izango diren bi partida erakargarri hauetaz gozatzeko.