Donibane Lohizuneko Txapelketa – Adierazpenak

  • 2016-08-31
  • Donibane Lohizunen egindako prentsaurrekoaren irudi bat

Xisterako, Federazioko eta klubeko ordezkariek bere iritzia eman dute

Ibon Urreisti – Xistera Elkarteko presidentea
Nik bi alde bereiztuko nituzke final hauetan. Alde batetik, fibrosis kistikoaren kontra dirua batzeko balio dutelako, eta nik esperientzia badaukat arlo horretan, Hegoalden gaixoak daudenak laguntzen dituen elkarte batean sartuta nagoelako, eta horregatik hurbiletik ikutzen nau horrek. Gainera, Xisterak beti mota honetako elkartearen alde egingo du, gizarte honetan solidaritate gehiago behar da eta. Bestalde, Xisteraren oinarriak gazteak, umeak eta bere edukazioa dira eta zesta berriro indarra har dezan egiten du lan.

Asier Uribe – Luzean klubeko zesta puntako arduraduna
Fibrosi kistikoa daukan seme bat daukat eta orain dela urte batzuk, nire emazteak eta biok pentsatu genuen zesta punta jaialdi bat antolatzea, dirua batzeko. Laguntza eskatu genion Mixel Sedesi eta handik aurrera urtero jaialdi bat antolatzen dugu. Aurten, Luzean kluba Xistera elkartearen barruan sartu denez, finalak eta aipatutako funtzioa aldi berean egitea erabaki genuen, horrela gaixoak lagunduko ditugu eta proiektua ere bultzatuko da.

Patxi Jauregi – Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako presidentea
Orain dela bi urte eta erdi hasi ginen Xistera proiektua lantzen, zesta punta Euskal Herriko ikurra izan zelako, bai Amerikan, baita Asian eta Europan ere, baina egoera oso larria zelako. Hori dela eta, orain modalitate honek berriro indarrak har ditzan borrokatzen ari gara eta klub guztiak elkartu gara horretarako, bakoitzak bere alde eginez gero, ez baitira emaitzak lortzen, beraz, uste dugu ezinbestekoa dela denok elkarrekin ibiltzea.

Mixel Sedes – Luzean klubeko zuzendaria
Atzo Jai Alai Blues filma eman zuten Donibane Lohizunen, bertan aintzinako zesta punta profesionala nolakoa zen erakusten zen eta dena ez zen polita, izan ere, txarto bukatu zuen. Agian, lan egiteko era ezberdina izan beharko da, gazteetan oinarrituta, eta hau da Xisterak bere txapelketekin egiten ari dena, hau da gure ustez lan egiteko modurik aproposena.