Ostiraleko Xisterako finalak solidarioak izango dira

  • 2016-08-30
  • Donibane Lohizunen egindako prentsaurrekoaren irudi bat

Fibrosis kistikoaren kontra borrokatzeko dirua batuko da Campos Berri frontoian ospatuko den jaialdian

Donibane Lohizuneko zesta puntako Txapelketako finalak direla eta, Xistera ostiralean, irailaren 2an, hain zuzen ere, Campos Berri frontoian egongo da 20:30retatik aurrera. Jaialdia solidarioa izango da, lortuko den dirua ‘Vaincre la Mucoviscidose’ elkarteari emango baitzaio, honek fibrosi kistikoaren kontra borrokatuko du eta.

Zirkuitu barruan Iparralden jokatzen den lehen torneoa da hau, beraz, oso berezia izango dira finalak eta, horretaz gain, Luzean klubeko bi pilotarik tituluak lortzeko aukera izango dute. Izan ere, Maja nagusi mailako lehia erabakigarrian arituko da, Donosti Jai Alaiko Jagoba Narbarte aurrelariarekin batera, eta elkarrekin Berriatuako klubeko Antxon Alberdi eta Gasteizko Susoren kontra jokatuko dute.

Gazte mailako etxeko ordezkaria, berriz, Theo Laborde atzelaria izango da eta bere alboan Tolosako Beotibarreko klubeko Alex Ibáñez egongo da. Bere aurkariak Unax Vidal berriatuarra eta Mikel Mancisidor mutrikuarra izango dira, oso entretenigarria aurreikusten den norgehiagoka batean.

Jaiadirako sarrerak bost eurokoak izango dira, baina hamabost urte azpiko umeak dohain sartuko dira frontoira. Gainera, speakerra egongo da eta zozketak antolatuko dira ikusleen artean, beraz, jende asko espero da harmailetan.