Izarok Xisterarekin bat egingo du nesken zesta punta bultzatzeko

  • 2016-05-31
  • Izaro Arbe, con unas niñas, en el frontón de Markina

Markinarra zuzendaritzan dago, Sustapen Batzordean, hain justu, eta “modalitatea ikastetxetan sartu eta topaketak antolatu” nahi ditu

Izaro Arbek bikain ezagutzen du zesta punta, ez bakarrik Markina bezalako tradizio handiko herri batean bizi delako, edo bere neba Floridan profesionala delako, baizik eta bera, hamabi urte zituela, jokatzen hasi zelako eta gaur, buruan helburu handia daukalako, hau da, nesken artean modalitate hau ezagutzera ematea.

“Orain dela hamar urte inguru hasi nintzen, nebaren partida bat ikusten nengoen eta aitari zestaz jokatu nahi nuela esan nion”, azaltzen digu Izarok berak. Hasieratik espezialitateak “oso erakargarria” iruditu zitzaion eta “beste kirol batzuetan ere aritu banintzen ere, azkenean zesta erabaki nuen”.

Orain, Izaro Xistera, zesta puntako kluben klubaren proiektu barruan dago, izan ere zuzendaritzan sartu da, Eskolen Sustapen Batzordean, hain justu, elkaretaren helburu nagusienetariko bat emakumeen kirola sustatzea delako. Izaroren erronka bikoitza da, alde batetik “zesta ikastetxetan sartu”, eta bestetik, “nesken topaketak antolatu eta koordinatu nahi ditudalako, ea apurka-apurka gehiago apuntatzen diren”.

Horrela, etorkizunean, neskek ez dituzte Izarok izan zituen oztopoak aurkituko, bera, ezkertia izateaz gain (zestaz bakarrik eskuinarekin joka daiteke), neska bakarra zen eskolan, beraz, urteak pasa ahala, mutilen indarra nabarmentzen zen.

Gaur, neskak ez dira baztertuta sentitzen Markinan, Bekobenta Eskolan dagoen frontoian, asteartetan eta ostegunetan hamabost neska inguru entrenatzen direlako. Gauzak hala, baikorra izateko motiborik badago, eta Izaroren esanetan “Xistera proiektua ideala da. Orain dela urte batzuk beherakada bat egon zen zestan, baina orain, bezalako ekintzekin, indarra hartzen ari da”. Izan ere, berak dioenez, gauzarik garrantzitsuena, “klub guztiak elkarrekin egotea da, eta ez bakoitza bere aldetik. Hori beste modalitateetan ere egin beharko zen”.

Ikusten denez, Izaroren presentziari esker, Xistera proiektuaren barruan, nesken zesta puntak gero eta garrantzi handia hartuko du eta hurrengo jaialdietan, klubek antolatuta eta www.xistera.eus streaming bidez emitituko direnak, nesken atariko partidak egongo dira ikusgai, haiek ere jokatzen badakitela erakusteko.