Guétharyko Olharroa Xisterako kide berria izango da

  • 2016-05-18
  • Xisterako aurkezpen ekitaldiko une bat

Iparraldeko klubean Nicolas Etchetok eta Ludovic Ladutxek jokatzen dute

Iparraldek beste kide berri bat izango du Xistera elkartearen barruan, hau da, harrobitik laguntzeko asmoz Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzatik bultzatutako zesta puntako kluben klubean.

Asanbladan sarrera hau onartu bezain pronto, Guétharyko Olharroa izango da proiekutarekin bat egingo duena, iragan apirilean Lapurdiko beste elkarte bat sartu ondoren, Donibane Lohizuneko Luzean, hain zuzen ere.

Olharroa tradizio handiko kluba da, izan ere, 1922an hasi zen ibiltzen eta gaur ehun pilotari inguru ditu. Haien artean Nicolás Etcheto, 2010rean Paueko Mundiala irabazi zuena, eta Ludovic Laduche, 2015ean Akapulkon (Mexikon) 22 urte azpiko Munduko Txapelketa eskuratu zuena, nabarmentzen dira. Elkarrekin iazko Pro Am Txapelketa ere irabazi zuten, horrela bere kalitatea erakutsiz.

Eransketa horrekin, Xisterak beste urrats bat ematen du zesta punta harrobitik bultzatzeko eta horretarako klub guztiak bat egin behar dute, modalitatea berpizteko asmoz.