Durango, Xisterako bigarren hitzordua

  • 2016-06-02
  • Niños ensayando en el frontón Ezkurdi de Durango

Larunbatean sailkapen kinielak jokatu eta hilaren 11-an www.xistera.eus web orriaren bitartez emitituko diren finalak ospatuko dira

Xisterako zirkuituak bere bigarren geldialdia egingo du Durangon, izan ere, Ezkurdi Jai Alaik antolatuta, larunbat honetan bertan, hilaren 4an, 18:00etan, Euskal Astea Torneoa hasiko da. Lehen jardunaldian sailkapen kinielak jokatuko dira eta, hori dela eta, Xisterako Kirol Batzordeak 32 pilotari deitu ditu, haietako 16 gazte eta 22 urte azpikoak, eta beste 16ak, seniorrak.

Puntista hauek guztiak protagonistak izango dira larunbate honetan eta bi atzelarik eta bi aurrelarik ekainaren 11ko lehia erabakigarrietarako txartela eskuratuko dute. Finala Durangoko Ezkurdin ere ospatuko da, 18:00etatik aurrera, eta bertan Xisterako kamarak egongo dira, bi partidak www.xistera.eus web orriaren bitartez emitituko dira eta.

Festibal hau Euskal Herriko hainbat lekutik etorritako neska puntisten arteko norgehiagoka batekin hasiko da eta horiek ere bere kalitatea erakusteko aukera izango dute, bai Durangoko harmailetan bilduko diren zaleen artean, baita Internet bidez neurketak jarraituko dituztenen artean ere.

Horretaz gain, Durangon kamiseta ofizialak estreinatuko ditu Xisterak, Euskal Herriko zesta puntako kluben kluba eta modalitate hau harrobitik bultzatzeko lan egiten ari denak. Bere lehenengo hitzordua maiatzaren 14an izan zen Berriatuako San Gregorio Torneoan.