Bartzelonako Vasconiak Xisterako proiektuan parte izateko eskaria egin du

  • 2019-01-18

Xistera bere mugak zabaltzen ari da, eta bide horretan pasa den urtean  Xisterako pilotariak Euskal Herritik kanpo jokatzeko parada izan zuten, eta horietako bat izan zen Bartzelona. Orain hango kluba izan da, Xisteren barruan sartzeko eskaria agertu duena.

Beraien eskarian eta nahian, klubeko pilotariak Xisterako lehiaketetan parte hartzea ere bada, eta hori, dudarik gabe, berri oso on da. Oraingoz Euskal Herriko klubak daude Xistetaren barruan, eta honekin zesta punta dagokion lekura eramateko beste urrats bat emango litzateke. Vasconia taldea da Bartzelonan eta Katalunian dagoen zestako elkarte bakarra eta ia mende bateko bizia ere badauka. Bartzelonako klubean, neskak eta mutilak dituzte eta umeetatik hasi eta helduetaraino ari dira bertan jokatzen.