Ekaitz Mendizabal “Goixerri”k ekin dio bere ibilbide berriari

  • 2019-01-15

Urte berriarekin batera egin zuen jauzia Ameriketako Estatu Batuetara eta Daniako enpresan ari da jokatzen. Mutrikuarrak gustura, oso gustura, dagoela aitortzen du. Asteko bost egunetan jokatzen omen dituzte kinielak, eta normalean astelehenetan eta asteartetan egiten omen dute jai.

Kinielak, berriz, egunero bost jokatzen omen dituzte, nahiz et egun batzuetan gehiago ere izaten omen diren. Goixerrik denboraldi bikaina egin ostean utzi du Euskal Herria. Besteak beste Xisterako Interjai Txapelketa irabazi egin du denboraldi honetan, eta hirugarren izan da UGAREIN Xistera zirkuituan.