Bartzelonako Vasconia taldea jadanik normaltasunez ari da bere frontoian entrenatzen

  • 2021-04-09

Azkeneko urtebetea gogorra izan da Xisterako parte den Bartzelonako Vasconia taldearentzat. Kataluniarrak entrenatzeko frontoirik gabe geratu ziren, baina hori konpondu da, eta jadanik normaltasunez ari dira entrenatzen Vall D´Hebron pilotalekuan.

Covid dela-eta, ondoko kiroldegia erietxe bihurtu zuten, eta boleian jokatzeko kantxa bihurtu zuten 54 metroko pilotalekua, eta ordutik motzean emrenatzen jardun zuten. Epe baterako izango zela esan zien Udalak Vasconiako kidei, baina zalantzak izan dituzte berriro pilotarako jarriko zutenik, baina azkenean gauzak normaltasunera itzuli dira.

´´Kendu dute parkea eta jadanik jokatzeko moduan gara. Hori bai, nahiz eta ari garen bertan entrenatzen, konponketa batzuk egin behar dira. Kontrakantxa puztu egin da, eta porlanezko adreilu batzuekin konpontzen saiatu diren arren, ez da posible izan. Eta badirudi berria jarriko dutela. Zorua ere zikina geratu da, eta garbitu beharra da, eta txapa ere ongi jarri, baina aurrekontua onartu dute, eta badirudi egingo dutela. Ondorioz, jadanik normal ari gara entrenatzen, eta laister pilotalekua lehen bezala ikustea espero dugu´´, esaten du Carles Pedragosak, Vaskoniako ordezkariak.