Zorionak kiroltasunari

  • 2021-04-06

Zorionak eman nahi dizkiegu Errealeko zein Athleticeko jokalariei zein kirol elkarteetako arduradunei, biek ala biek eman zigutelako kiroltasun erakustaldi polita pandemiaren erruz pasa den larunbaterarte atzeratutako errege kopako finalean.

Asko zegoen jokoan eta presioa ikaragarria zen, partidan zehar nabaritu zen moduan, baina lehia bukatutakoan ikusi genuen portaera goraipatzekoa da, hau baita azken finean, kirolaren helburu garrantzitsuenetako bat, kirolatasuna alegia eta jokabide hori esparru guztietatik aldarrikatu behar dugula uste dugu, baita ere zesta puntako kirol kluben elkarte hontatik.

Beraz, ZORIONAK eta bejondeizuela!!

*Argazkia: RFEF HANDOUT / EFE