Ereñoko pilotalekuak sare berria dauka

  • 2021-04-16

Ereñoko pilotalekuak sare berria dauka. Gaitza hasi aurretik jokatu zen denboraldian, Ereñon ez zen Xisterako jaialdirik izan, sarean zegoen arazoarekin, baina une honetan jadanik dena berria jarrita dago, eta ez legoke jokatzeko arazorik.

´´Orain pilotalekua zikin samarra dago, txukuntzea falta da. Egoerak dena atzeratuta dauka, eta Udala ikusten ari da gauzak nola egin´´, dio Sabaino Olarretak, Ereño Jai Alaiko arduradunak. ´´Sarearekin arazo handi bat geneukan, baina hori gutxienez konponduta dago´´, eransten du.

Hala ere, gauzak dauden bezala egon da, eskola geldirik dagoela ere esaten du Sabinok. ´´Gaitza hasi zenetik ez dugu entsegurik egin. Arriskuak hartzerik ez du merezi, eta oraingoz geldirik gaude´´, dio Sabinok. Hori bai, hasteko irrikitan daudela dio. ´´Denak gaude hasteko irrikitan, baina zentzuz jokatu behar da. Hasteko moduan gaudenean, berriro ere ekingo diogu´´, dio.