Aurten ere, eskolen arteko Torneoa antolatu du Cabanillasek

  • 2019-04-16

Asteburu honetan, apirilaren 20an eta 21ean, jokatuko da Cabanillaseko pilotalekuan Cabanillas Jai Alaik antolatuta eskolen arteko Torneoko edizio berri bat, aurtengoa 32. aldia izango da. Zortzi bikote lehiatuko dira, zortzi eskola ezberdinetakoak, eta 2006. urtean jaiotakoak izango dira, infantilak alegia.

Cabanillas Jai Alai klubeko ordezkariez gain, Markina-Xemein, Donostia Jai Alai, Noain, Mutrikuko Danok Bat, Tolosako Beotibar, Gasteiz Jai Alai eta Hondarribia egongo dira torneo honetan ordezkatuta. Larunbatean, 20ean, alegia, kanporaketak jokatuko dira, lau partida 17.00etan hasita. Igande goizean, 10.30ean hasita,  7. Postua erabakiko da lehenengo, eta ondoren finalerdiak. Arratsaldean, 5. eta 3. postuak erabakiko dira aurrena eta ondoren final handia jokatuko da. Jaialdia 17.00etan hasikoa da. Partidak ikusi nahi dituztenek sarrera debalde izango dute. Gainera, finala Xisterako web orritik ikusi ahal izango da zuzenean streaming bidez.

Cabanillas Jai Alai klubetik eskerrak eman nahi dizkie lan honetan ezinbestekoa den Hagenor enpresari, bera baita babesle nagusia, eta baita ere eskerrak eman nahi dizkie laguntzaile diren Esparragos de Navarra, Leframa, Nafarroako Gobernua, Nafarroako Pilota Federazioa eta Cabanillaseko Udaletxeari.

Jaialdia zuzenean ikusi