Estibaliz Gardokik jadanik eskuartean ditu Xisterako produktuak

  • 2019-04-11

Estibaliz Gardokik jadanik eskuartean ditu Xisterako elastikoa, kotoizko kamiseta eta sudadera.

Pasa den abenduaren 22an Markina-Xemeinen sekulako jendetzaren aurrean jokatu ziren Xisterako final handiak, eta bertan hainbat ekimen egin ziren. Horien artean Xisterako merchandising produktuen sorta bat zozketatu zen, eta Markina-Xemeingo Estibaliz Gardokiri egokitu zitzaion.

Argazkian ikusi daitekeen moduan, bizkaitarra gustura agertu da Xisterako jantziekin, bejondaiola!!