Mutrikuk eraman du Cabanillaseko Eskolen arteko Torneoa

  • 2019-04-23

Mutrikuko Danok Bat taldeko Aiert Beristain eta Oinatz Agirregomezkorta izan dira infantil mailako Cabanillaseko eskolen arteko Torneoko irabazleak. Gipuzkoarrek maila ikaragarria eman zuten, beste zazpi eskoletako pilotariek eman zuten bezalaxe, eta baita ikusleek ere, Cabanillaseko pilotalekuko harmailetan giro paregabea izan baitzen.

Lehen fasea jokatu ostean, Markina-Xemein, Mutriku, Cabanillas eta Donostia izan ziren finalerdietara sailkatu ziren eskolak. Finalerdietan, Markina-Xemeinek 30-21 hartu zuen mendean Cabanillas Jai Alai eta Mutrikuko Danok Bat taldeak 30-24 Donostia Jai Alai.

Ondorioz, igande arratsaldeko finala gipuzkoarren eta bizkaitarren artean jokatu zen, eta mutrikuarrek 30-26 irabazi zieten Markina-Xemeingoei. Hirugarren eta laugarren posturako lehian, berriz, Cabanillasek 30-23 irabazi zion Donostiari; bosgarren posturako borrokan, Tolosako Beotibar gailendu zen Gasteiz Jai Alairen aurka, 30-26 eta zazpigarren posturako borrokan, Hondarribiak 30 eta 26 irabazi zion Noaini.

Parte hartu zuten pilotariak honako hauek izan ziren: Beristain-Agirregomezkorta (Danok Bat Mutriku), Ezpeleta-Elosegi (Markina-Xemein), Jimenez-Ayensa (Cabanillas Jai Alai), Egiguren-Lopetegi (Donostia Jai Alai), Maddi-Unax (Tolosa Beotibar), Julen Martinez-Aritz Martinez (Gasteiz Jai Alai), Mikel-Ioar (Hondarribia) eta Vera-Luengo (Noain).

SAILKAPENA

  1. Danok Bat Mutriku
  2. Markina-Xemein
  3. Cabanillas Jai Alai
  4. Donostia Jai Alai
  5. Beotibar Tolosa
  6. Gasteiz
  7. Hondarribia
  8. Noain