Abian da Xistera “UGAREIN” mutilen zirkuitoa

Ostiralean hasi zen mutilen Xisera Zirkuitoa eta datorren ostiralean izango du Markina-Xemeinen lehen jardunaldi honek amaiera. Gehiago irakurri

Berdintasuna izan da nagusi Interjaiko lehen jardunaldian

Berdintasuna izan da nagusi Interjaiko lehen jardunaldian, eta jokatu diren hiru partidak 2-1eko emaiztarekin amaitu dira. Beroarekin eta erantzun onarekin jokatu dira partidak Cabanillaseko pilotalekuan. Gehiago irakurri

Abiatzera doaz Interjai eta mutilen Xistera Zirkuitoa

Gizonezkoen Xisterako denboraldia abiatzera doa, eta asteburu honetan bi ekitaldi izango dira. Bata ostiralean Markina-Xemeinen, eta bestea, berriz, igandean Cabanillasen. Gehiago irakurri

Jauregik eta Arbek Irabazi dute Nesken Xistera Zirkuitoko bigarren jardunaldia

Maddi Jauregi (Beotibar Tolosa) eta Izaro Arbe (Markina-Xemein), izan dira Markina-Xemeinen jokatu den Nesken Xistera Zirkuitoko bigarren jardunaldiko irabazleak, Ziortza Landa (Ereño) eta Naia Calvo (Berritxu) 2-0 mendean hartuta. Gehiago irakurri

Markina-Xemeinek hartuko du nesken Xistera Zirkuitoko bigarren jardunaldia

Larunbat honetan, Nesken Xistera Zirkuitoko bigarren jardunaldia hartuko du Markina-Xemeingo pilotalekuak, eta guztira 26 pilotari arituko dira 17.00etan hasiko den jaialdian. Gehiago irakurri

Kostakoak taldeak plaza librea eta frontoia batu ditu

Bidartekoa da Kostakoak taldea, eta elkarte oso beteranoa dela ere esan daiteke, izan ere 1942. urtean sortu zen. Une honetan 100 lizentza pasa ditu, eta bizi duen egoera ere oso ona da. Plaza librean eta frontoian bietan jokatzen dute, baina azkeneko 30 urteak arte, plazan bakarrik aritzen zen kluba. Gehiago irakurri

Ilusioz beteriko denboraldia da emakumezkoentzat

Emakumezkoak gogo biziz datoz, eta ilusioarekin begiratzen diote hasi berria den denboraldiari, eta ez da gutxiagorako. Lehen aldiz jokatuko dute Mundial bat eta aurreneko aldiz ari dira jokatzen Xistera Zirkuitoa. Gehiago irakurri

Egindako lanaren fruituak jasotzen ari da Danok Bat

Mutrikuko Danok Bat taldea zesta munduan oso ezaguna da. Lan asko egin du elkarte honek, eta gaur egun bizi duen egoera ere oso ona dela esan daiteke. Ilusioz ari dira lan egiten, eta ilusio hori denengan zabalduz ere bai. Lan onaren fruituak jasotzen ari dira Mutriku aldean. Gehiago irakurri

Maialen Aldazabal eta Eneritz Lizardi izan dira lehen jardunaldiko irabazleak

Maialen Aldazabal (Berritxu) eta Eneritz Lizardi (Mutriku) izan dira Nesken Xistera Zirkuitoko lehen jardunaldiko irabazleak, Maite Ortiz de Mendibil (Hondarribia) eta Naroa Merino (Donostia) 2-0 mendean hartuta. Jokatutako bi jokoetan nagusi izan ziren, baina asko kostatako garaipena izan zen. 15-14 irabazi zuten aurreneko partida. Norgehiagoka polita eta emozioz beterikoa izan zen hau. Gehiago irakurri

Nesken Xistera Zirkuitoa abiatzera doa

Cabanillasen abiatuko da nesken aurreneko Xistera Zirkuitoa. Larunbatean, ekainaren 2an, eta igandean, ekainaren 3an, izango da. Larunbatean 16.00etan abiatuko da jardunaldia, eta 19.00 inguruan amaituko da estraineko saio hau. Aurrena, hiru kiniela ezberdin jokatuko dira, eta ondoren Zirkuitoko norgehiagoka bat jokatuko da. Horrekin itxiko da lehen eguna. Gehiago irakurri