Maialen Aldazabal eta Eneritz Lizardi izan dira lehen jardunaldiko irabazleak

  • 2018-06-04

Maialen Aldazabal (Berritxu) eta Eneritz Lizardi (Mutriku) izan dira Nesken Xistera Zirkuitoko lehen jardunaldiko irabazleak, Maite Ortiz de Mendibil (Hondarribia) eta Naroa Merino (Donostia) 2-0 mendean hartuta. Jokatutako bi jokoetan nagusi izan ziren, baina asko kostatako garaipena izan zen. 15-14 irabazi zuten aurreneko partida. Norgehiagoka polita eta emozioz beterikoa izan zen hau.

Bigarrena ere oso lehiatua izan zen, eta lehen jokoan baino alde handiagoa izan baldin bazen ere marakagailuan, bi bikoteen artean ezbedintasunik ez zegoela ikusi zen. Bigarren hau 15 eta 12 irabazi zuten Berritxukoak eta Mutrikukoak.

Lehen jardunaldi hau Cabanillasen ospatu da, eta bi eguneko jarduna izan da. Txapelketako partidaz gain, topaketak ere egin dira, eta horren barruan kinielak ere jokatu dira. Adin ezberdineko 35 pilotari aritu dira lanean, hasi umeetatik eta helduetaraino.

Antolakuntza ere bikaina izan da, eta baita zaleek emandako erantzuna ere, harmailak bete egin baitira bi egunetan. Hurrengo jardunaldia Markinan izango da ekainaren 16an.