Abian da Xistera “UGAREIN” mutilen zirkuitoa

  • 2018-06-27

Ostiralean hasi zen mutilen Xistera “UGAREIN” Zirkuitoa eta datorren ostiralean izango du Markina-Xemeinen lehen jardunaldi honek amaiera.

Bi kiniela jokatu ziren, gazte mailakoa eta maila nagusikoa. 15ra jokatu zen, eta maila bakoitzeko lehen bi sailkatuek lortu zuten finala jokatzeko txartela.

Gazte mailan Barinegarenteria eta Goitiandia izan ziren garaipena lortu zutenak, eta bigarrenak A.Galletebeitia eta Mandiola izan ziren. Bi hauek jokatu beharko dute finala, baina Barinegarenteriak jokatu ezin duenez, bere ordez, hirugarren sailkatu zen Ibarluzeak jokatuko du finala Mandiolarekin.

Maila nagusian, Alberdi eta Ibarluzea izan ziren onenak, eta bigarren sailkatu zirenak, berriz, Gonzalez de Matauco eta Mandangaran izan ziren, eta biek jokatuko dute finala.