Xisterako web orriak arlo berriak argitaratu ditu

  • 2016-09-15
  • Xisterako web orria

Interesatuek sailkapenak, deialdiak eta egutegia ikus ditzakete

Xisterako web orriak hazten jarraitzen du, eta aste honetan bertan arlo berriak argitaratu dira, beraz, orain arte zeuden irudi bildumak, klubak, proiektuaren aurkezpena eta arrakastatsua den streaming bidezko bideoaz aparte, orain beste gauz asko ikus daitezke Interneteko gune honetan.

Zirkuito izeneko arlo berrian, interesatuek 2016ko sailkapenak ikus ditzakete eta han pilotarien izenak, bere kluba, zenbat torneo jokatu dituzten eta euren puntuazioa kontsultatu daitezke. Gogora dezagun puntista bakoitzak finalerdietako kinieletan lortutako puntuak badituela, baina torneo bakoitzeko irabazleek bost puntu gehiagarriak lortzen dituzte, bigarrenek, hiru, eta hirugarrenek, bat.

Era berean, Zirkuituo atal honetara txapelketen egutegia igo da eta han, bai orain arte jokatu diren torneoak, baita etorkizunean antolatuko direnak ere badaude ikusgai. Horretaz gain, pilotarien deialdiak ere sartuko dira webgunean. Izan ere, irailaren 24an, 17:00etatik aurrera ospatuko den Noaingo Txapelketako finalerdietan parte hartuko duten puntisten izenak, bai gazte, baita nagusi mailan ere, dagoeneko argitaratuta daude.

Bukatzeko, Xisterako web orrian agertzen diren albisteetan orain badago automatikoki sare sozialen bidez partekatzeko aukera. Horretarako, idatziaren azpikaldean agertzen diren ikonoak sakatu besterik ez da egin behar.