Xisterako Nesken III. Nazioarteko Topaketa jokatuko da Berritxun

  • 2018-11-28

Larunbaean 11.00etan eta 16.00etan hasita eta igandean 11.00etan hasita izango da Berritxun III.Xisterako Nesken Nazioarteko Topaketa. Bertan Xisterako kluben ordezkaritzaz gain, Bartzelonako Vasconia, Pamiers eta Toulouse egongo dira ordezkatuta.

Egunean zehar hainbat partida ikusi ahal izango dira. Alde batetik kinielak jokatuko dira bi egunetan zehar, eta baita partidak ere, eta garrantzitsuena, gaur egun zestan dabiltzan ia neska guztiak batu eta elkarrekin jokatu ahal izango dutela asteburuan zehar.

Topaketaz gain, Xisterako nesken Zirkuitoko partidak izango dira, denak Berritxun bertan. Lehenengoa bihar osteguna izango da, 19.00etan hasita Berritxuko pilotalekuan. Jauregi eta Merino, Aldazabalen eta Arberen aurka neurtuko dira. Berritxuko Topaketen barruan, larunbat goizeko ekitaldietan, Loreline eta Merino, Ortiz de Mendibilen eta Arriolaren aurka arituko dira. Igandean, berriz, Berritxuko Topaketen barruan, Aldazabal eta Calvo, Lorelineren eta Arriolaren aurka neurtuko dira. Partida hauek garrantzitsuak izango dira, finalerdien aurretik jokatuko diren azkenak izango baitira.

Mutilak Zumaian eta Tolosan

Xistera UGAREIN zirkuitoa bere amaierara iristen ari da, eta finalerdietan izan nahi dutenek azkenetako aukerak dituzte, sailkapen nagusian gauzak estu baitaude. Zumaian, ostiralean 19.30etan bertako Torneoko finalak jokatuko dira. Pasa den asteko finalerdien ostean, Etchegaray eta Segurola, Agirreren eta Olazagastiren aurka lehiatuko dira. Ondoren maila nagusiko finala izango da, eta bertan Goixerri eta M.Elkorobarrutia, Aaronen eta Urangaren aurka jokatuko dute.

Tolosan, berriz, igandean, bertako Xistera UGAREIN zirkuitoko torneoaren eta aldi berean Elolaren Oroimenezkoaren kanporaketak jokatuko dira 11.30etatik aurrera. A.Gallatebeitia, Gandiaga, Ibarluzea, Vidal, Arrillaga, Ibañez, Berge, Lertxundi, Iturralde, Etcheverry, Bohotegi, Mendizabal, Iparragirre, Arrizabalaga, De Betelu eta Mandiola izango dira lehiatuko direnak gazte mailan. Maila nagusian, berriz, Barinagarementeria, Zuloaga, Etcheberry, Anton, Mandiola, Bailo, Retozala, Antxon, Ibarluzea, Zugaitz, J.Mandiola, Mandagaran, Tocoullet, Manci, Sanchez eta A.Elkorobarrutia arituko dira. Saioa hasi baino oren bat lehenago egingo da bikoteen zozketa, eta kanporaketak kiniela erara jokatuko dira.