Xisterako neskak Labriteko jaialdian izan dira

  • 2018-07-10

Xisterako neskak Sanferminen barruan antolatu den nesken jaialdian izan dira Iruñeako Labriten. Bertan, puntistaz gain, palistak, raketistak, eta eskuzkoak aritu ziren.

Xisterakoen artean, Aldazabal eta Lejardi, Mendibilen eta Merinoren aurka neurtu ziren. Partida oso polita eskeini zuten neskek, eta amaieran emozioa ere hor izan zen. Azkenean, gorriek, Aldazabalek eta Lejardik, 25-22 irabazi zuten.

Emaitzaz gain, ordea, aurreneko aldiz Sanferminetan neskekin bakarrik osatutako jaialdia jokatu izana nabarmedu behar da, eta egun handi horretan, Xisterako neskak han aritu izana.