Xisterak erarik ederrenean amaitu du denboraldia

  • 2018-12-31

Xisterak erarik ederrenean amaitu du denboraldia Lazkaoko pilotalekuan. Jendeak erantzun bikaina eman zuen, eta amaieran egin ziren ate irekietan ere nabaritu zen, jende asko izan baitzen zesta probatu nahian.

Mutilak

Gonzalez – Garat 2 / Sorozabal anaiak 0 (15-11 eta 15-13)

Gorriak nagusi izan ziren hasieratik joko honetan. Azkar lortu zuten aldetxoa, eta hortik aurrera jokoa kudeatzea nahikoa izan zuten eta baita lehen joko honetako aurreneko puntua eramateko ere. 2-0, 2-1, 6-2, 6-4, 7-4, 7-5, 9-5, 9-6, 10-6, 10-7, 12-7, 12-8, 13-8, 13-9, 13-10, 14-10, 14-11 eta 15-11.

Bigarren jokoan ere gauzak berdintsu joan ziren. Lehen hiru tantoetan berdinketak izan ziren, baina gero 12-8 jarri ziren markagailuan. Jokoa estutu zuten urdinek, eta erreakzionatu ere egin zuten, baina aurka alde handia zuten, eta gorriek amaitu zuten, jokoa, partida erabakita utziz. 1-0, 1-1, 2-1, 3-1, 3-2, 3-3, 5-3, 5-4, 6-4, 7-4, 7-6, 8-6, 8-7, 10-7, 10-8, 12-8, 12-9, 13-9, 13-11, 14-11, 14-13 eta 15-13.

Neskak

Ortiz de Mendibil – Merino 2 / Jauregi – Lizardi 0 (15-14 eta 15-12)

Lehen seta bikaina izan zen, lau pilotariek eman zuten maila handia. Berdintasuna izan zen bai jokoan eta baita markagailuan ere. Azken txanpan urdinak 13-14 aurretik jarri ziren, baina geratzen zitzaizkien bi tantoak erreskadan egin, eta gorriek lehen puntua eskuratu zuten. 0-1, 1-1, 1-3, 3-3, 3-5, 5-5, 5-6, 6-6, 6-9, 9-9, 10-9, 10-10, 12-10, 12-11, 13-11, 13-13, 13-14, 14-14 eta 15-14.

Bigarren seta ere oso tankerakoa izan zen 7-7rarte. Hor ihes egin zuten gorriek aldea lortuz, eta alde hori amaieran erabakiorra izan zen, partida erabaki baitzuten. 1-0, 1-1, 3-1, 3-2, 4-2, 4-4, 6-4, 6-6, 6-7, 7-7, 9-7, 9-8, 10-8, 10-9, 13-9, 13-11, 14-11, 14-12 eta 15-12.

Jaialdia, joko garbiko partida batekin amaitu zen. Bertan, Etxelekuk eta Nazabalek 2-1 hartu zituzten mendean Ondaro eta Zabala (11-15, 15-9 eta 5-4).

Denboraldiko azken torneoko bilduma ikusi