“Xistera laguna” familia haztea nahi dugu

  • 2019-06-09

Jadanik “Xistera lagun” asko gara, baina gehiago behar ditugu, familia haztea nahi dugu. Badator Xisteraren denboraldi berria, eta horrekin familiak ere hazi egin behar du.

“Xistera laguna” izateagatik onura asko daude, bai dendan %10rekin erosketan guztietan edo baita Erreminta aldizkariarekin ere. Gainera, egiten ditugun ekintza esanguratsuen berri jasoko duzu Newsletterraren bidez zuzenean zure emailean.

Asko gara jada, baina gehitzen joan behar dugu, haztea nahi dugu,  elkarrekin Xistera proiektua handi egiteko.

Oraindik ez bazara “Xistera laguna”, egitera animatzen zaitugu, doakoa da eta zesta puntaren alde lanean indartsu jarraitzeko keinu egingo duzu. Zeren zai zaude?

“Xistera laguna” egin