Sallaberry-Antonek bere hasiera ona baliatu zuten

  • 2016-09-25
  • Asier-Antón-Sallaberry

Noaingo finalaurrekoa irabazi eta Lertxundi-Susoren kontra jokatuko dute osteguneko finalean

Phillippe Sallaberryk eta Asier Antonek bere hasiera ona baliatu eta Noaingo Txapelketako finalaurrekoa irabazi zuten. Delgado eta Óscar Del Río 4. tanto arte aurretik egon baziren ere, Luzean eta Cabanillasekoak berehala hartu zuten agintea eta handik aurrera lidertzari eutsi zioten.

Bigarren postua Lertxundi-Susorentzat izan zen. Hauek ez ziren oso ondo hasi baina kanporaketaren erdialdean zazpi tantoko takada bat sinatu eta horri esker, Delgado-Del Ríok baino puntu bat gehiagorekin amaitu zuten kiniela. Landa-Julien bikotea ere behetik gora joan zen baina bigarren postua eskuratzeko tanto bakarrera geratu ziren, beraz, ez ziren sailkatu..

Lapurtarra eta nafarraren garaipena meritu handikoa izan zen, izan ere, beroketan aurrelariak zesta apurtu eta erreminta berriarekin jokatu behar izan zuen. Hala ere, hori ez zen kantxa barruan nabaritu, maila altua eskaini baitzuen.

Gazte mailan, Aarón-Iparragirre
Gazte mailako norgehiagokan, Aaronek eta Xistera Zirkuituan debuta egin eta itxura ona eman zuen Jon Iparragirrek lortu zuten garaipena. Haien atzetik, Aitor Mancisidor-Jon Ruiz bikotea geratu zen 11 tantorekin. Emozioz beteriko kiniela honetako hirugarren postua, 8na tantorekin hiru bikoterentzat izan zen. Labiano-Z. Sallaberry, Godwyn-Arrizabalaga eta Etcheberry-Olazagastirentzat, hain zuzen ere.

Kinielen emaitza guztiak:
Nagusiak:

1 – G. Mandiola-M. Mancisidor 3 puntu
2 – P. Sallaberry-Asier Antón 15 puntu – FINALISTAK
3 – Delgado-Oscar Del Río 8 puntu
4 – Gamarra-Arellano 5 puntu
5 – Iriondo-Elkoro 3 puntu
6 – Bailo-Ion Ibarluzea 8 puntu
7 – Landa-Julien 7 puntu
8 – Lertxundi-Suso 9 puntu – FINALISTAK

Gazteak:

1 – Labiano-Z. Sallaberry 8 puntu
2 – Unax Vidal-I. Bidondo 4 puntu
3 – A. Mancisidor-Jon Ruiz 11 puntu – FINALISTAK
4 – J. Bidondo Vidal-M. Alonso 7 puntu
5 – Aarón-Jon Iparragirre 15 puntos – FINALISTAK
6 – Jesús Rodríguez-Danel Mandiola 6 puntu
7 – Godwyn-X. Arrizabalaga 8 puntu
8 – Iban Etcheberry-Olazagasti 8 puntu