Ortiz de Mendibil eta Arbe izan dira Ereñoko onenak

  • 2018-10-22

Ortiz de Mendibilek eta Arbek irabazi zuten Ereñoko Nesken Xistera zirkuitoko partida eta bi jokoetan aginduz lortu zituzten puntuak, gainera.

Ortiz de Mendibil – Arbe 2 / Landa – Arriola 0 (15-11 eta 15-8)

Lehenengoan, Landak eta Arriolak eutsi egin zieten, erdirarte, baina gero gorriek tanto pare bateko aldea lortu egin zuten, eta horri eutsi egin zieten, partidako lehen puntua eskuratzeko. 2-0, 2-2, 3-2, 3-3, 3-4, 4-4, 6-4, 6-5, 7-5, 7-6, 8-6, 8-7, 9-7, 9-8, 10-8, 10-9, 11-9, 11-10, 13-10, 13-11 eta 15-11.

Bigarren jokoan berdinketak egon ziren aurreneko bi tantoetan, baina gero ihes egin zuten Ortiz de Mendibilek eta Arbek, 10-4 markagailua euren alde jarriz, eta alde hori handiegia izan zen aurkarientzat ezin izan baitzituzten oraingoan aurkariak estutu, eta gorriek eraman zuten bigarren puntua eta baita partida ere. 1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 5-2, 5-3, 6-3, 6-4, 10-4, 10-5, 11-5, 11-6, 12-6, 12-7, 13-7, 13-8 eta 15-8.

Zirkuitoaren partida hasi aurretik, hiru kiniela ere jokatu ziren, eta Lejardi-Txurruka, Gerrikagoitia-Arai eta Jauregi-Arriola izan ziren irabazleak. Giro bikaina izan zen Ereñoko pilotalekuan, harmailetako zatirik gehienak bete baitziren.