Lehiaketa amaierara iristen ari dela nabari da

  • 2018-11-27

Nesken Xistera zirkuitoa amaierara iristen ari dela nabaritu zen Durangon, Mutrikuko finalerdien aurretik jokatu den azkenaurreko jardunaldia izan zen Durangon jokatu zena. Hiru partida izan ziren, baina aurretik gaztetxoen bi kiniela jokatu ziren. Malen Nicolas eta Uzuri Etxaburu izan ziren lehen kinielako irabazleak, eta Lur Lejardi eta Maddi Bereziartua bigarrengoak.

Nesken Xistera zirkuitua

Landa – Arbe 2 / Arakistain – Hirigoien 0 (15-8 eta 15-6)
Ziortza Landa eta Izaro Arbe hasieratik nagusitu ziren. Aurreneko hiru tantoetan izan ziren berdinketak, baina hortik aurrera gorriek markagailuan ihes egin zuten zuloa handituz, eta amaieran nahiko eroso lortu zuten lehen puntua. 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-3, 3-3, 7-3, 7-4, 8-4, 8-5, 12-5, 12-7, 13-7, 13-8 eta 15-8.

Bigarren jokoa ere oso tankerakoa izan zen. Aurreneko bi tantoetan izan ziren berdinketak, eta hortik aurrera Landak eta Arbek azkar egin zuten markagailuan aldea, erabat nagusituz. 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 6-2, 6-4, 8-4, 13-4, 13-5, 14-5, 14-6 eta 15-6.

Ortiz de Mendibil – Lizardi 2 / Arakistain – Arriola 0 (15-13 eta 15-9)

Lehen joko ederra izan zen, ez baitzen bi bikoteen artean alderik izan. Aurrean bi aurrelariek egin zituzten tanto ederrak, eta atzean biek egin zituzten gauza politak. Gorriak gehienean joan ziren markagailuan aurretik, baina inoiz ez zuten alde handirik lortu, eta emozioak amaierara arte iraun zuen. 0-2, 2-2, 4-2, 4-4, 8-4, 8-8, 8-9, 9-9, 11-9, 11-11, 13-11, 13-12, 13-13 eta 15-13.

Bigarren jokoan Arakistain eta Arriola bikain hasi ziren, baina Ortiz de Mendibilek eta Lizardik erreakzionatu egin zuten azkar eta berdintasunaren ostean, gorriek abantaila lortu zuten, eta aldea ederki kudeatuz iritsi ziren 15. tantora. 1-0, 1-1, 1-2, 2-2, 2-3, 3-3, 5-3, 5-4, 7-4, 7-5, 13-5, 13-9 eta 15-9.

Ortiz de Mendibil – Calvo 2 / Landa – Hirigoien 0 (15-5 eta 15-4)

Erabat agindu zuten lehen jokoan Ortiz de Mendibilek eta Calvok, nahiz eta Landa eta Hirigoien bi aldiz aurreratu ziren hastapenean markagailuan. Hortik aurrera neurketa osoa kontrolpean izan zuten gorriek. 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 6-2, 6-3, 7-3, 7-4, 9-4, 9-5 eta 15-5.

Bigarren jokoan ere aldea egon zen, baina gorriek oraingoan hasieratik markatu nahi izan zituzten aldeak, azkar erabaki nahi izan zuten, eta partida eroso eraman zuten. 6-0, 6-1, 10-1, 10-2, 11-2, 11-3, 11-4 eta 15-4.

Irudi bilduma ikusi

Mutilak, Zumaian

Nesketan bezalaxe, mutilak ere amaierara iristen ari dira, eta puntuen gogoa eta nahia nabari da, Mutrikuko finalerdia laister baita eta baita Markina-Xemeingo finala ere. Zumaiako Ugarein Xistera Torneoko kanporaketak jokatu ziren kiniela erara. Gazte mailan kiniela oso ona izan zen, ia amaiera arte izan baitziren lau edo bost bikote finalean sartzeko aukerekin. Amaieran Etchegaray eta Segurola izan ziren onenak, eta Agirre eta Olazagasti sailkatu ziren bigarren, eta eurak jokatuko dute datorren ostiraleko finala. Maila nagusian aldeak handiagoak izan ziren. Goixerri eta M.Elkorobarrutia hasieratik izan ziren nagusi, eta gainerakoei aldea berehala atera zieten. Aaron eta Uranga sailkatu ziren bigarren eta bi bikote hauek jokatuko dute ostiraleko finala.