Kolore urdina nagusitu da Interjaiko lehen jardunaldian

  • 2019-09-16

Aaron-Zugaitz, Antxon-Uranga eta Etcheberry-Ibarluzea izan dira Xisterako Interjai Txapelketako lehen jardunaldiko irabazleak, denak ere urdinez aritu ziren. Mutrikun abiatu zen Xisterako mutilen txapelketarik nagusiena, iazko Zirkuituko onenak lehiatzen direna. Aitor Ekorobarrutia falta izan zen, min hartuta ez baita osatu, eta bere ordez, aurrenezko ordezkoak, Urangak jokatu zuen.

Gaizka – Mikel Elkorobarrutia 0 / Aaron – Zugaitz 2 (9-15 eta 5-15)

Aaaron eta Zugaitz jaun eta jabe izan ziren lehen joko honetan. Lehen tantoa gorrien alde izan zen, baina hortik aurrera urdinak erabat menperatu zituzten aurkariak. Atzean zugaitz nagusi izan zen, eta aurrean Aaronek ez zuen barkatu. 1-0, 1-1, 1-4, 2-4, 2-5, 3-5, 4-5, 4-12, 6-12, 6-13, 8-13, 8-14, 9-14 eta 9-15.

Bigarren jokoan ere gauzak bide beretik joan ziren. Lehen bi tantoetan berdinketak izan baldin baziren ere, urdinak erabat nagusitu ziren, bai aurrean eta baita atzean ere, eta lehen garaipena erdietsi zuten. 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 2-9, 3-9, 3-10, 4-10, 4-11, 5-11 eta 5-15.

Zuloaga – Uriel 0 / Antxon – Uranga 2 (8-15 eta 8-15)

Lehen jokoa polita izan zen zortzigarren tantora arte. Bi bikoteak elkarri aurre hartu ezinik ibili ziren. Lehia handia izan zuten atzean, eta aurrean bai Zuloagak eta baita Antxonek ere tanto ederrak egin zituzten. 8-8koarekin, ordea, urdinek sekulako abiada hartu zuten 0-7ko partziala sartu eta lehen puntua batu zuten. 1-0, 1-1, 3-1, 3-2, 5-2, 5-3, 6-3, 6-5, 7-5, 7-6, 7-7, 7-8, 8-8 eta 8-15.

Bigarren jokoan, berdintasunak bosgarren tantora ate iraun zuen, hortik aurrera berriro ere Antxonek eta Urangak hartu baitzuten agintea, eta neurketako bigarren puntua eta garaipena segurtatu zituzten. 0-2, 1-2, 1-3, 3-3, 3-4, 4-4, 5-4, 5-5, 5-8, 6-8, 6-10, 7-10, 7-13, 8-13 eta 8-15.

Laloo – Manci 0 / Etcheberry – Ibarluzea 2 (14-15 eta 14-15)

Dudarik gabe hau izan zen lehen jardunaldi honetako partidarik onena. Lehen jokoan ia beti urdinak aurretik izan ziren, baina inoiz alderik atera gabe, eta azken txanpa ikaragarria izan zen. Gorriak 14-13 aurretik sartu ziren, eta bazirudien lehen puntua gorri izan zitekeela, baina urdinek egin zuten. 0-1, 1-1, 1-3, 2-3, 3-3, 3-4, 4-4, 4-5, 5-5, 5-9, 8-9, 8-11, 10-11, 10-12, 11-12, 11-13, 12-13, 13-13, 14-13, 14-14 eta 14-15.

Bigarren jokoa ere oso orekatua izan zen, baian oraingoan Laloo eta Manci izan ziren ia beti aurretik, eta berriro ere 14-13 jarri ziren aurretik. Berdinketa izango zela, eta kitarakoa jokatu beharko zela ematen zuen, baina berriro ere urdinek partidari buelta eman eta puntua eta garaipena lortu zituzten. 3-0, 3-1, 3-3, 3-5, 5-5, 6-5, 6-6, 8-6, 8-7, 10-7, 10-9, 11-9, 12-9, 12-12, 12-13, 13-13, 14-13, 14-14 eta 14-15.

Argazki bilduma ikusi