Jauregi-Calvo eta Jauregi-Arbe izan dira Tolosako Xisterako nesken zirkuitoko garaileak

  • 2018-11-05

Xisterako nesken zirkuitoko bi partida jokatu ziren igande eguerdian Tolosako Beotibar pilotalekuan. Neurketen aurretik, ordea, bi kiniela ere jokatu ziren, eta han aritu ziren gaztetxoak, eta Euskal Herriko klubik gehienak bertan egon ziren ordezkatuta. Ane Elezgarai-Burne Robles eta Helena Barrenetxea-Maddi Bereziartua izan ziren garaipena lortu zutenak.

Aldazabal – Merino 1 / Jauregi – Calvo 2 (14-15, 15-12 eta 3-5)

Lehen jokoa oso polita izan zen, emozioz beterikoa, eta boladaka joan zena. Zortzigarren tantorarte urdinak aurretik joan ziren, baina ondorengo seietan gorriak izan ziren markagailuan aurretik, baina azkeneko tantoa egin zutenak Jauregi eta Calvo izan ziren. Lau pilotariek eman zuten maila oso ona. 2-0, 2-1, 3-1, 3-3, 3-5, 4-5, 4-6, 5-6, 5-8, 8-8, 11-8, 11-9, 12-9, 12-11, 13-11, 13-13, 14-13, 14-14 eta 14-15.

Bigarren jokoan Aldazabalek eta Merinok ez zuten barkatu nahi, hirugarren jokoa nahi zuten. Lehen tantotik aurretik jarri ziren. Zazpigarrengoan, ordea, berdinketa etorri zen, baina hurrengoan berriro ere gorriak aurretik jarri eta oraingoan, alde handirik izan ez bazen ere, nagusi izan ziren, eta kitarakoa behartu zuten. 2-0, 2-1, 4-1, 4-2, 4-3, 5-3, 5-4, 6-4, 7-4, 7-7, 11-7, 11-8, 12-8, 12-9, 13-9, 13-12 eta 15-12.

Kitarakoan ere ez zen emoziorik falta izan. Bi bikoteen artean berriro ere berdintasuna izan zen nagusi, baina 3-3koaren ostean, Jauregik eta Calvok amaitu zuten jokoa eta baita partida ere. 0-2, 2-2, 2-3, 3-3, eta 3-5.

Landa – Lizardi 0 / Jauregi – Arbe 2 (14-15 eta 2-15)

Bi joko ezberdin izan ziren hauek. Lehenengoa oso estua eta ona izan zen, lau pilotariak aritu baitziren goi mailako jokoa eskainiz. Lehen jokoan gorriak aurretik aritu ziren partidaren erdirarte, eta aldearekin ere bai, 7-1 egon baitziren. Ondoren iritsi zen Jauregiren eta Arberen erreakzioa baina neurketan hala ere gorriak aurretik jarraitu zuten, hala ere amaieran jokoa amaitu zutenak urdinak izan ziren. 3-0, 3-1, 7-1, 7-6, 8-6, 8-7, 9-7, 10-7, 10-9, 11-9, 11-11, 12-11, 12-12, 12-13, 13-13, 14-13, 14-14 eta 14-15.

Bigarren jokoa oso ezberdina izan zen. Jauregiri eta Arberi dena atera zitzaien, eta Landari eta Lizardiri berriz, ez zitzaien ezer atera, eta urdinek ez zuten barkatu. 0-11, 1-11, 1-13, 2-13 eta 2-15.

Irudi bilduma ikusi