Interjai txapelketa Bartzelonara iritsiko da

  • 2018-07-04

Interjai Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da eta Bartzelonan jokatuko da larunbatean eta igandean. Larunbatean 18.00etan abiatuko da jardunaldia eta aurreneko partidan, Iturrino eta Suso, Bailoren eta Manciren aurka neutuko dira. Bi bikoteek orain arteko partidak galdu egin dituzte, baina ez daude egorea berean, izan ere lehen bikoteak bi neurketa galdu ditu, eta bigarrenak oraingoz partida bakarra jokatu du.

Bigarren partidan, Retolaza eta Uriel, Antxonen eta Ibarluzearen aurka jokatuko dute. Bi bikoteak bina neurketa daude jokatuta, eta biak irabazita. Ondorioz, sailkapeneko lehen postua izango dute jokoan.

Igandeko jaialdia 11.00etan hasiko da. Aurreneko norgehiagoka, Goixerrik eta Andonegik, Etcheberryren eta Zugaitzen aurka jokatuko dute. Azken hauek jokatutako bi neurketak galdu egin dituzte, eta aurrenekoek bat jokatu eta bat irabazi dute.

Ondoren, Retolazak eta Urielek, Bailoren eta Manciren aurka jokatuko dute. Bi bikoteek, larunbatean ere aritu beharko dute. Norgehigoka guztiak, Vall d´Hebroneko pilotalekuan jokatuko dira.

LARUNBATA 18.00etatik aurrera:

  • Iturrino-Suso / Bailo-Manci
  • Retolaza-Uriel / Antxon-Ibarluzea

IGANDEA 11.00etatik aurrera:

  • Goixerri-Andonegi / Etcheberry-Zugaitz
  • Retolaza-Uriel / Bailo-Manci