Emozioz beteriko finalekin agurtu du denboraldia Xisterak

  • 2020-01-27

Emozioz beteriko finalekin amaitu du denboraldia Xisterak. Laloo-Mancik irabazi zuten Interjai Txapelketa, Egañak eta San Josek Xistera Zirkuituko Hirugarren maila, eta Agirrek eta Rodriguezek kadeteen mailakoa, eta azken garaipen honek sekulako meritua izan zuen, orkatilako bihurritu batekin jokatu baitzuen kitarakoa Rodriguezek.

Kadeteak

Agirre – Rodriguez 2 / Bilbao – Ureta 1 (15-12, 6-15 eta 5-4)

Agirrek eta Rodriguezek kitarakoan lortu zuten garaipena, nahiz eta atzelariak orkatilako bihurrituarekin jokatu zuen kitarakoa. Lehen jokoan hasieran urdinak hasi ziren agintzen, baina apurka-apurka gorriak euren agintea jartzen hasi ziren, eta amaieran lehen puntua eskuratu zuten, azken txanpan atera baitzuten aldea. 0-2, 1-2, 1-3, 3-3, 4-3, 4-4, 4-5, 5-5, 6-5, 7-5, 7-6, 8-6, 8-7, 8-8, 8-9, 8-10, 10-10, 10-11, 11-11, 12-11, 12-12, eta 15-12.

Bigarren jokoan urdinak jaun eta jabe izan ziren, gainera 14-6koarekin Rodriguezek min hartu zuen orkatilan. Aldagelara joan eta jarraitzea erabaki zuen, nahiz eta joko hau galdu zuen. 0-3, 1-3, 1-5, 1-9, 3-9, 3-10, 4-10, 4-11, 5-11, 5-13, 6-13 eta 6-15.

Hirugarren jokoan, Rodriguezek min zuen eta aurrera pasatu zen, Agirre atzera pasatuz. Urdinak aurretik izan ziren 1-3 eta 2-4, baina azkenean gorriek lortu zuten txapela. 0-2, 1-2, 1-3, 2-3, 2-4, 4-4 eta 5-4.

3. maila

Urreisti – Del Rio 0 / Egaña – San Jose 2 (10-15 eta 4-15)

Egañak eta San Josek meritu osoarekin lortu zuten garaipena, nagusi izan baitziren bi jokoetan. Lehen jokotik nagusitu ziren urdinak. Hasieratik aurrera egin zuten eta atzetik ezinean aritu ziren Urreisti eta Del Rio. Azkenean lehen puntua batu zuten urdinek.. 0-1, 1-1, 1-5, 2-5, 2-6, 3-6, 3-7, 4-7, 4-9, 5-9, 5-11, 7-11, 7-12, 9-12, 10-12 eta 10-15.

Bigarren jokoan jaun eta jabe izan ziren Egaña eta San Jose, txapela eskuratuz. 1-0, 1-1, 1-6, 2-6, 2-7, 3-7, 3-9, 4-9 eta 4-15.

Interjai

Laloo – Manci 2 / Aaron – Zugaitz 2 (8-15, 15-12 eta 5-3)

Lalook eta Mancik kitarakoan lortu zuten txapela, final handi bezain eder baten ostean. Lehen tantoetako berdinketen ostean, berdeek ihes egin zuten bosnakoaren ostean, eta gorriek ezin izan zituzten harrapatu. Atzean Zugaitzek ez zuen hutsik egin, eta aurrean Aaronek primeran amaitu zituen aukera guztiak. 0-1, 1-1, 1-3, 3-3, 3-4, 4-4, 5-4, 5-5, 5-7, 6-7, 6-8, 7-8, 7-12, 8-12 eta 8-15.

Bigarren jokoan, Laloo eta Manci izan ziren partidaren agintea eraman zutenak. Markagailuan berdinketa bakarra izan zen, 6-6, gainerako guztietan aurretik izan zen bikote gorria. Lehia bikaina izan zen atzeko koadroetan, Mancik eta Zugaitzek izan zutena, baina amaieran gorriek ez zuten barkatu, partida berdinduz. 2-0, 2-1, 3-1, 3-2, 4-2, 4-3, 5-3, 5-4, 6-4, 6-6, 9-6, 9-7, 10-7, 10-8, 11-8, 11-10, 14-10, 14-12 eta 15-12.

Kitarakoa ere bikaina izan zen. Bi atzelariek erakustaldia eman zuten, eta aurrelariek ere ez zuten lan txarra egin. Laloo eta Manci 2-0 aurreratu ziren, baina Aaronek eta Zugaitzek berdindu egin zuten. Hala ere, gorriek beste pauso bat eman zuten aurrera txapela lortuz. 2-0, 2-2, 4-2, 4-3 eta 5-3.

Finaleko argazki bilduma ikusi

2019ko txapeldunak

  • INTERJAI > Laloo – Manci
  • Xistera Zirkuituko 1. maila > Antxon – Goixerri
  • Xistera Zirkuituko 2. maila > Vidal – Atain II
  • Xistera Zirkuituko 3. maila > Egaña – San Jose
  • Xistera Zirkuituko Kadeteak > Agirre – Rodriguez