Emozioz beteriko finalak izan zituen Elorrioren Oroimenezko Torneoak

  • 2019-07-23

Markina-Xemeinen jokatutako Elorrioren Oroimenezko Torneoak emozioz beteriko finalak izan zituen. Oroitzapen asko izan ziren orain dela urte bat zendu zen pilotaria buruan zela. Bere familiakoek ere ez zuten galdu nahi izan, eta baita pilotari ohi asko ere bertan izan ziren.

Finalak, berriz, onak izan ziren. Hirugarren mailan, Arakistainek eta Oierrek 30 eta 25 hartu zituzten mendean Zelaia eta Alain Basterretxea. Ondoren, Bigarren mailakoan, Aaronek eta Atain II.ak irabazi zuten txapela, azkeneko neurketa honetan Alex eta Danel Mandiola 30 eta 18 mendean hartuta eta azkenik maila nagusian, Kosmek eta Mancik 30 eta 26 irabazi zieten Gaizkari eta Ibarluzeari.

Etxebarriko jaialdia

Etxebarriko jaien barruan pilota jaialdia izango da ostegun honetan 17.00etatik aurrera. Eskuzko bi partiden ostean, 18.30 inguruan izango da zestako partida. Bertan, Antxon eta Lekue, Arberen eta Jon Mandiolaren aurka arituko dira.