Berri on bat emateko ordua iritsi da

  • 2020-07-22

Kaixo Xisterakideok,

Berri on bat ematea gustatuko litzaiguke; denbora arraro eta ilun hauen ondoren, bueltan gara.

Covid 19 garai honetan lanean ibili gara, batez ere proiektuaren ikusgarritasuna garatzen, pilotarien esperientziak jasotzen, eta ondorengoa nola antolatu begiratzen.

Lehendabiziko urratsa Master Interjai antolatzea izan da. Aurten Interjai zirkuitua ospatu ezin izan dugunez eta datek ematen ez dutenez, uda sasoi honetan Master Interjai jokatzea erabaki dugu. Horretarako kirol taldea martxan dago.

Bestalde, irailetik aurrera emakumeen zein gizonezkoen Zirkuitua antolatuko dugula jakinarazi nahi dizuegu.

Aurtengoa ez ohikoa izango da baina badakigu normaltasunera bueltatzeko bidean urratsak ematen jarraitu beharrean gaudela.

Besterik gabe, edukitako pazientzia eskertzen dugu.

Koordinazio taldea